eu es en

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

EUSKALDUNA, GUNE SEGURUA

Euskalduna Bilbao AENOR-ek ziurtatutako lehen biltzar zentroa da, eta, horrenbestez, higiene eta osasun berme handienak ziurtatzen ditu ekitaldiak garatzeko orduan.

 

 

Ekitaldietan segurtasuna bermatzearen alde egiten dugu Euskaldunan. Horretarako, protokolo bat sortu dugu ekitaldietarako eta horietara joaten direnentzat.

 

1.- Airea iragazteko sistema guztia eraberritu, eta F9 sistema berri eraginkorragoa.

2.- Areto eta gune guztietan edukiera murriztu, bertaratutakoen segurtasuna bermatzeko. Edukiera murriztu, eta seinale bereziak komunetan, igogailuetan eta guztientzako guneetan.

3.- Seinale gehiago jarri, bai Euskalduna Bilbaora iristeko, bai barne gune guztietan, indarrean dauden arauak betez, fluxuak eta iristeko bideak ziurtatu ahal izateko.

4.- Euskalduna Bilbaoren jardueretan parte hartzen duten lagun guztiak kontrolatuta eta harremanetarako prest izatea, osasun agintariek egin ditzaketen balizko zaintza eta kontrol lanak erraztu ahal izateko.

5.- Langileentzat, sustatzaileentzat, antolatzaileentzat eta jarduerak antolatzeko beharginentzat segurtasuneko protokolo bereziak.

6.- Euskalduna Bilbao garbitzeko eta desinfektatzeko COVID-19 protokoloa, eta berariaz gauzatzeko ekintzak ekitaldi bakoitzaren aurretik, bitartean eta ondoren.

7.- Ekitaldi garaian, jardueretarako eta ekipo teknikoetarako segurtasuneko eta garbitasuneko protokoloa. Aldibereko itzulpen zerbitzuetan, erabili eta botatzeko entzungailuak baliatu.

8.- Antolatzaileei eta sustatzaileei lagundu, beren jardueretan segurtasun protokolo bereziak sor ditzaten.

9.- Euskaldunako bezeroentzat zerbitzu berriak sortu, erantzun ahal izateko beharrizan teknologiko eta eskakizun berriei, hala nola erregistroa, akreditazioak, streaming eta bideo-dei zerbitzuak, binilatuak, inprimaketa-zerbitzuak, eta abar.

10.- Ekitaldien antolatzaileentzat catering eta ostalaritza zerbitzu berriak, distantzia bermatuta, kafe zerbitzuak eta buffet zerbitzatua edo zerbitzu sortak.

 

Jarraian, ezarritako segurtasun-protokoloak jaitsi ditzakezue, eta, adibide gisa, laburpen-bideo duzue eskura.

Euskaldunak jarduerari ekin dio berriro, eta bezeroei espazio segurua bermatzen die.

                                    

Deskargatu Euskalduna Jauregiko segurtasun-protokoloak hemen

 

 

Informazio gehiago nahi baduzue, jar zaitezte gurekin harremanetan:

Tel.: 944 035 000