Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara
We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.
Hiri erdian eta ongi komunikaturik
Zure ekitaldia pertsonalizatzeko malgutasuna
Munduko biltzar zentrorik onena
Espezializazio goreneko lantaldea
Modan dagoen hiriburua da Bilbo, topaketa, negozio, turismo eta aisialdirako erreferentzia-gune bihurtutako hiria. Bertan dago Guggenheim Bilbao Museoa; mundu osoarekin ondo lotuta dago, nazioarteko aireportuari esker, eta gastronomia ikusgarria eta bizi-kalitate bikaina ditu.
Hotel-eskaintza modernoa ere badu: 4.000 logelatik gora, 3, 4 eta 5 izarreko hoteletan, horietako gehienak Euskalduna Jauregitik hurbil-hurbil kokatuta.
Euskalduna Jauregia hiri erdi-erdian dago, Bilboko nazioarteko aireportutik minutu gutxira, eta ezin hobeto komunikaturik, errepidez, trenez nahiz itsasoz.
Hiriko hotel gehienetatik aise iritsi daiteke oinez Jauregira; gainera, hurbil dago Bilboko museo handietatik (Guggenheim, Arte Ederren Museoa, Bilboko Itsasadarreko Itsas Museoa) eta merkataritza, gastronomia eta aisialdi gune erakargarrienetatik.
475 ibilgailurentzako tokia duen aparkalekua dauka. Taxi geltokiak ere badira bertan, bai eta tranbia moderno bat ere.
Euskalduna Jauregiaren instalazioen ezaugarri nagusietakoak malgutasuna eta orotariko premietara moldatzeko erraztasuna dira; horri esker, askotariko aukerak eta muntaiak eskaintzen ditu, zure ekitaldia nahierara pertsonalizatzeko.
Badira hamar lagun baino gutxiagorako aretoak, bai eta 2.164 jesarlekuko auditorium handi bat ere. Guztira 26 areto ditu, hainbat neurri eta ezaugarrikoak, biltzar eta ekitaldi orotarako azpiegitura espezializatuez hornituak, baita ikuskizun konplexuetarako gune handiak ere.
Eskaintza horretan, azpimarratzekoa da Erakusketa Hall bikaina, 4.200 m2-koa, erabilera anitzekoa eta zatigarria, eta edonolako muntaietarako sarbide errazekoa. Gune zabal eta gardena izanik, gainera, maila berean 2.000 lagunetik gorako oturuntzak egiteko aukera ematen du.
Euskalduna Jauregiari Munduko Biltzar Zentro Onenaren Apex Award saria eman zion Biltzar Jauregien Nazioarteko Elkarteak, zeinak biltzen baititu bost kontinenteetako 57 herrialdeetako Biltzar Jauregiak.
Sari hori emateko, bederatzi atal aintzat hartu eta aztertu zituen Jaworsky irakaslea buru zuen adituen talde batek: eraikina, ekipamendu teknikoa, erakusketa eremua, biltzarren kudeaketa, cateringa, biltzarren azken ebaluazioa, hiria bera, zentroaren kokalekua eta hotelak.
Euskalduna Jauregiak orotariko bilkurak eta ikuskizunak antolatzen espezializaturiko lantalde bikaina du, eta, haren laguntzarekin, zure ekitaldiak bermaturik izango du arrakasta.
Bezeroa gogobetetzea, kalitatea, iraunkortasuna eta irisgarritasun unibertsala dira Euskaldunaren konpromisoak, eta haren kudeaketa aintzatesten duten egiaztagiri nazional nahiz nazioartekoen bidez egiaztatuta du konpromiso horiek betetzeko erabateko bermea.
Bilbo jomuga bikaina da, eta, bertan, Euskalduna Jauregia funtsezko erreferentea da.
Bilboren erdi-erdian dago, hiriaren eraldaketa ikusgarriak egindako hirigintza mirariaren ardatz izan den ingurune ezin ederragoan kokatuta.
Euskaldunan, arreta bereziz zaintzen dugu ostalaritza.
Kafetegiak eta bi jatetxe cateringeko eta goi mailako sukaldaritzako zerbitzu premia guztiei erantzuteko. Euskaldunak 3.000 mahaikidetik gora hartzeko tokia du, zenbait mailatan banaturik.