Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara
We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.
Jatetxeak une gastronomiko ugari eskaintzen ditu: bazkariak, afariak, talde pribatuak, ekitaldi bereziak, etab.
1998an Etxanobe jauregiak hartu zuen espazio berean kokatua, tradizioa eta sormen garaikidea uztartzen ditu esperientzia gastronomiko paregabea eskaintzeko.
Euskalduna by Etxanobe jatetxea Fernando Canalesek zuzentzen du eta Iván Álvarez dauka chef nagusi bezala plater bakoitzean kalitatea, sinpletasuna eta emozioa bermatzeko.
Gomendagarria da 944 780 025 telefonora deitzea edo webgunea bisitatzea erreserbak egiteko.
Oso gune aproposa da askotariko ekitaldiak egiteko, hala nola, kongresuak, aurkezpenak, galak, bazkariak eta enpresen edo elkarteen afariak.
Jatetxe honek Turismo Sektoreko Kalitate Ziurtagiria jaso zuen, zeinak bermatzen baitu jardueraren bikaintasuna. Hain zuzen ere, Euskadin ziurtagiri hori jaso zuen lehen jatetxea izan zen.
Ziurtagiri horrek Euskalduna Jauregiko catering zerbitzu guztiak nabarmentzen ditu: koktelak, coffee-breakak, barrak eta jatetxean nahiz atari eta gainerako aretoetan eskaintzen diren zerbitzuak.
Euskalduna Jauregiak kalitate aitortuko catering zerbitzua eskaintzen du Jauregia jatetxearen bidez. Lan bilerak, oturuntza handiak (3.000 mahaikidera arte), kafe atsedenaldiak eta koktelak dira zerbitzu honen espezialitateak. Euskaldunako catering zerbitzua beti bezeroaren premiei egokitzen zaie.