eu es en

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

Euskalduna Bilbao, COVID-19aren aurreko AENORren ziurtagiria lortu duen lehenengo Kongresu Jauregia

  • Euskalduna Bilbaok lortu duen AENORren ziurtagiriak, akreditazio hori lortu duen bigarren musika-auditoriuma bihurtu du.
  • AENORrek Euskaldunako bezeroentzako eta enpresa laguntzaileentzako higiene eta osasun berme handienak betetzen dituela ziurtatzen du, birusa zabaltzeko arriskua ahalik eta gehien murriztuz.
  • Jauregiak aldizka ikuskatuko ditu bere segurtasun-protokoloak segurtasun neurrien planaren barruan, eraginkortasuna eta araudira egokitzen dela bermatzeko. Gainera, ekitaldi bakoitzerako COVID-19 protokoloaren jarraipen-batzorde bat izendatuko da, bertako langileek eta bezeroaren ordezkariek osatua.

 

2020ko irailaren 21ean. Euskalduna Bilbao izan da AENORren COVID-19aren aurreko ziurtagiria lortu duen lehen Kongresu Jauregia, koronabirusaren aurrean martxan jarritako protokoloei esker. Auditoretza gainditu ondoren, AENORrek Euskaldunak higiene eta osasun berme guztiak dituela egiaztatu du, bai bezeroentzat bai enpresa laguntzaileentzat, eta, horiei esker, ahalik eta gehien murrizten duela birusa zabaltzeko aukera.

Gaur goizean bertan, Lorea Bilbao Kultura eta Kiroletako foru diputatuak, Andoni Aldekoa Euskaldunako zuzendari nagusiarekin batera, COVID-19aren aurreko AENORren ziurtagiria egiaztatzen duen plaka jaso du, Luz Emparanza AENORren Euskal Autonomia Erkidegoko zuzendariaren eskutik.

“Ziurtagiri hori berme bat da, bai bertara doan jendearentzat, bai Euskaldunan lan egiten duten enpresentzat. Eta, aldi berean, segurtasunarekin duen konpromisoaren erakuslerik onena da”, ziurtatu du Kultura eta Kiroletako foru diputatuak.

Gainera, nabarmendu behar da segurtasun neurrien planaren barruan Euskaldunak aldizka ikuskatuko dituela bere segurtasun-protokoloak, eraginkortasuna eta araudira egokitzen dela bermatzeko.

“Oso pozik gaude AENORren ziurtagiria jaso duen lehen kongresu Jauregia eta bigarren auditoriuma garela iragarri ahal izateagatik. Konpromiso sendoa dugu segurtasunarekin, eta ekitaldi guztietan esperientzia segurua eskaintzea da gure lehentasuna. Aintzatespen horrekin pandemia geldiarazten laguntzeko hartu ditugun neurriak egokiak eta eraginkorrak direla egiaztatzen da”, adierazi du Aldekoak.

Bestalde, Luz Emparanza AENORren Euskadiko zuzendariak adierazi duenez, “Euskalduna Bilbaok gizarteari zerbitzua emateko duen konpromisoa bere lehentasunen lehen tokian dagoela erakusten du, bere jarrerarekin koherente izanda. Orain ziurtatu diren bere protokolo emankorrek indar handiz bultzatzen dute ekitaldien sektoreak gizarteari eta ekonomiari egiten dion ekarpen garrantzitsua azkar berreskuratzeko behar den konfiantza”.

Zehazki, Euskaldunak arriskua ebaluatu eta ekitaldi mota bakoitza antolatzeko eta ospatzeko prozesuetan duen eragina aztertu du, kanpoko prebentzio-zerbitzuarekin eta osasuna zaintzeko zerbitzuarekin lankidetzan, COVID-19a kutsatzeko arriskua ahalik eta gehien murrizteko prebentzio-neurriak ezarriz. Antolakuntza talde osoari, enpresa laguntzaileei, emakidadunei eta azpikontratatuei, bezeroari eta erlazionatutako langileei aplikatuko zaien eta ekitaldi batek duen garapen-prozesu osoan esku hartuko duen prozedura izango da, negozioaren jarraitutasuna bermatuz eta beharrezko prebentzio-neurriak hartuz, COVID-19a kutsatzeko arriskua ahalik eta gehien murrizteko.

Euskaldunak jauregiko eremuetan egiten diren jardueretan oinarrituta COVID-19a kutsatzeko arriskua ebaluatu du, eta dagozkion prebentzio-neurriak ezarri ditu. Era berean, edukiera agintariek adierazitakoaren arabera murriztu da, eta aretoetan aulkien eta eserlekuen banaketa egokitu egin da, eta baita atarietan eta beste espazio batzuetan eman daitezkeen erabilera mota guztiak ere.

Bestalde, eremu bakoitzerako garbiketa eta desinfekzio protokolo espezifikoa ezarri da, garbitasuna eremu bakoitzaren erabilerara egokituz. Horrela, gogorarazi behar da konfinamenduan zehar instalazioen garbiketa orokorra egin zela, gune publikoetatik hasi eta gune tekniko eta instalazioetaraino.

Euskaldunako ekitaldi bakoitzerako COVID-19 protokoloaren jarraipen-batzorde bat izendatuko da, bertako langileek eta bezeroen ordezkariek osatuta. Horrela, Jauregiak bezeroekin partekatuko du erantzukizuna, ekitaldi bakoitzaren garapenarekin zerikusia duen guztian (muntaketa, proba, entsegua…).

Azkenik, nahitaez bete beharreko oinarrizko prebentzio-neurriez gain (segurtasunezko distantzia, maskara, eskuak sarritan garbitzea eta garbiketarako eta desinfekziorako protokoloa), Euskaldunak berariazko neurriak ezarri ditu bere sailetan, lanerako txandak (telelana eta aurrez aurrekoak ez diren bilerak bultzatuz), eta eskudirua ez den bestelako ordainketa-metodoak bultzatzea, besteak beste.

Lan horretatik guztitik Larrialdiak kudeatzeko eta negozioari jarraipena emateko plan bat ere sortu da, gerta daitezkeen alerta publikoen (osasun arloko izurrite bat, adibidez) ondorioak ahalik eta gehien murrizteko.

 

AENORri buruz

AENOR zerbitzu profesionaletako erakundea da, eta enpresen, sektoreen eta, oro har, sare ekonomikoaren lehiakortasun-arrakalak identifikatzen eta zuzentzen laguntzen du. Gizartea eraldatzen laguntzen du, erakundeen eta pertsonen arteko konfiantza sortuz, egokitasuna ebaluatzeko zerbitzuen (ziurtapena, ikuskapena eta entseguak), eta  prestakuntzaren eta informazioaren bitartez.

AENOR liderra da Espainian ziurtapenen alorrean, eta dagoeneko 90 herrialdetan egiten ditu operazioak. Munduan 82.000 lantokik baino gehiagok dute AENORren ziurtagiriren bat arlo hauetan: kalitatearen kudeaketa, jasangarritasuna, informazio ez-finantzarioaren egiaztapena, animalien ongizatea, laneko segurtasuna eta osasuna, digitalizazioa edo Compliance izenekoa.

 

Euskaldunari buruz

1999ko otsailaren 19an inauguratua, Federico Soriano eta Dolores Palacios arkitektoek sortu zuten Euskalduna Bilbao Kongresu eta Musika Jauregia, Euskalduna ontziola egon zen diketik irteten den eta etengabe eraikitzen ari den itsasontzi gisa. Eraikinak bilera eta ikuskizunetarako espazioak (Auditoriuma, kongresu eta bileretarako aretoak, batzar aretoak, bulegoak, foyerrak eta Erakusketetarako Atari bikain bat) eta zerbitzuguneak (biltegiak, aldagelak, kamerinoak, entseguetarako gelak, etab.) uztartzen ditu.

Ekonomia-enpresa, irakaskuntza, politika, erakunde, gizarte eta kultura arloko jarduera ugari biltzen ditu. Bertan gauzatzen da OLBEren Opera Denboraldia, Estatuko eta Europa osoko garrantzitsu eta ospetsuenetakoa. Bilbao Orkestra Sinfonikoak (BOS), 1920an sortu eta lehen kontzertua 1922an eman zuen musika-erakunde bikainak, ere bertan du egoitza.

Historiako 21 urte horietan, eraldatzen eta zabaltzen joan da, lurraldearen beharretara eta aukeretara egokitzeko.