Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara
We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.
Federico Soriano eta Dolores Palacios arkitektoek sortu zuten eraikina. Etengabe eraikitze lanetan den itsasontzi baten antza eman zioten, eta bere garaian Euskalduna ontziola egondako dike batetik azaleratzen ariko balitz bezala ageri da, Bilboko Itsasadarreko metalurgia eta ontzigintza tradizioaren omenez.
Bisita eguna
Larunbata
Ordua
12:00
Bisitari kopurua, taldeko
40 lagun, gehienez
Bisita eguna eta ordua
Hitzartzekoa
Prezioa
115 € + BEZ
Bisitari kopurua, taldeko
20 lagun, gehienez
Euskaldunaren aparteko diseinuak eta arkitekturak eraikina hiriko eta lurraldeko ikono bihurtzen dute. Bisitaren bidez, itsasontziaren txokoak, istorioak, pasadizoak eta berezitasunak ezagutuko dituzu. Euskalduna Jauregia zentro irekia eta inklusiboa da eta lan egiten du pertsona guztiek kulturaz goza dezaten, bereziki, irisgarritasun beharrak dituzten pertsonek. Bisita diseinatzeko zugan, pertsona guztiengan, pentsatu dugu. Espero dugu Euskaldunaz goza dezazun eta bisita askoren artean lehenengoa izatea. Euskalduna denon etxea delako: Ongi etorri! ¡Bienvenida/os! Welcome!
Mesedez, izan ezazu honako hau kontuan:
Bisita zabaldegi nagusian hasiko da (2. atea) eta eraikinaren espazio eta areto nagusiak zeharkatuko ditu.
Gutxi gorabehera ordu bateko iraupena du.
Edukiera: 40 pertsona, gehienez ere.
Doako bisitak.
Bisita honako hizkuntza hauetan izan daiteke: euskara, gaztelera eta/edo ingelesa.
IRISGARRITASUNA
Bisita egin aurretik galderarik baduzu, gurpil-aulkian bazoaz, mugikortasun urriko pertsona bazara, entzumen-, ikusmen- eta ezagutza-mugak badituzu… Honako egoera hauen artean bazaude eta zure bisita eguna baino lehen zalantzaren bat edo informaziorik helarazi nahi badiguzu, info@euskalduna.eus helbidera idatz diezagukezu.Laguntzeko prest gaude. Informazio gehiago.
BISITEN BALDINTZAK
-Bisita gidatua Euskaldunaren jardueraren araberakoa izango da, eta hala badagokio, eskumena izango du bisita bertan behera uzteko.
-Euskaldunak aurreikusitako ibilbidea alda dezake, arrazoi teknikoak edo artistikoak direla eta.
-Bisitak garaiz hasten dira, beraz, bisita behin hasita, ezin izango da inor taldera gehitu.
-Argazkiak eta bideoak egin ahal dira, gidariak, berariaz, kontrakorik adierazten ez badu.
-Segurtasun arrazoiengatik, gidariaren jarraibideak jarraitu behar dira, ezin da norbera bere kabuz ibili.
Zure bisita hitzartzeko, bete honako inprimaki hau, edo deitu 944 035 000 telefono zenbakira.