
GJHak dira mundu bidezkoa eta jasangarriago batera iristeko zubia. Euskalduna Bilbaon irmo sinesten dugu aldaketak lortzeko bide bakarra dela alderdi guztien inplikazioa: gobernuak, empresa eta gizartea, oro har.
Konpromisoa pertsonekiko, planetarekiko eta oparotasunarekiko: Gure helburua da ekarpena egitea berdintasunari, jasangarritasunari eta garapen ekonomikoari, ekintza zehatzen bidez. Pertsona guztiak barne hartzen dituen lankidetza eredu bat.


15 GHJ, 50 EKIMEN, HAINBAT EKINTZA ABIAN
Pobrezia desagertzea
- - Kooperarekiko ituna, kulturaren, jasangarritasunaren eta konpromiso sozialaren arteko loturak sendotzeko asmoz. Bazterketa-egoeran edo -arriskuan dauden pertsonak gizarteratzean eta laneratzean eragina du
Goserik ezizatea
- - Catering: Zero Zabor programa, elikagaien soberakinak erreskatatzen eta modu seguruan birbanatzen espezializatutako entitatea
Osasuna eta ongizatea
- - Bilbao Dragon Boat Lamiak elkartearen ‘Espazio Urdina konkistatuz’ proiektuarekin lankidetza. Kirol inklusiboko, osasun komunitarioko eta jasangarritasuneko proposamena
- - Arraunlari beteranoen Bilboko ‘Tigreak’ klubarekin lankidetza
Kalitatezko hezkuntza
- - Lankidetza-hitzarmena Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiarekin, kultura eta arte eszenikoak eta musikalak sustatzeko, zero kilometroko ekimenei arreta berezia emanda
- - Lankidetza-hitzarmena BOSekin, Kontzertu Didaktikoen zikloa babesteko. Kalitatezko hezkuntzaren bitartez, kulturaren eginkizun soziala berrestea, haurrekin bereziki
- - Bai Euskal Herriko Gazte Orkestra-EGO eta bai Leioako San Juan Bautista Abesbatza MASTODOPHONIKA ekoizpen propioko ikuskizunaren programan sartzea, kalitatezko hezkuntzaren barruan tokiko kultura bultzatzeko apustu estrategiko moduan
- - Bilboko Koral Elkartearen umeentzako tailerretako haurren bisita ‘Ozeko aztia’ musikalaren entseguetako batera
- -Bilboko Koral Elkartearen umeentzako tailerretako haurren emanaldia Euskalduna Bilbaoko Gabonetako argiak pizteko ekitaldian, ‘Ozeko aztia’ musikaleko artistekin batera
- - Bizkaiko musika-eskolekin lankidetza, ikasleak organokontzertuetara joan ahal izateko Euskalduna Bilbaoko langileen etengabeko prestakuntza-plana Kultura Inklusiboaren programako prestakuntza
Genero berdintasuna
- - Genero-berdintasuneko prestakuntza
- - Kontratuetan klausulak sartzea, kontratazio publikoko politiketan berdintasuna eta aniztasuna berma daitezen
- - Kategoria bereko edo antzeko kategoriako lanpostuetan ordainsari-berdintasunaren politika sustatzea
- - Berdintasunaren eta aniztasunaren ildoko ekitaldietan parte hartzea
- - Gune segurua. "Laguntzeko Prest" programa
Ur garbia eta saneamendua
- - Euskaldunako Itsaso Txikia itsasadarreko urez hornitzea eta garbitzea
- - Itsaso Txikiko ur-araztegia egokitzeko jarduketak
- - Ur bero sanitarioa berritzeko azterlana
- - Ur-kontsumoa murrizteko, hozte-dorreetako sestra-buiak ordeztea
- - Gas-galdarak modelo eraginkorragoekin ordezkatzea
Energia eskuragarria eta ez kutsakorra
- - Plaka fotovoltaikoen energiaren ekoizpena-kontsumoa monitorizatzea
- - LED argiztapena instalatzea eta berritzea
- - Aparkalekuan, ibilgailu elektrikoetarako kargagailu berrietan inbertitzea
- - Kontsumoak monitorizatzeko eta kontrolatzeko, BMS sistema berrietan inbertitzea
Lan duina eta hazkunde ekonomikoa
- - 2025. urtean, 1.566 lanpostu finko egonkor sortzea
- - 2025ean, 111.754,000 eurotik gorako eragin ekonomikoa
- - Jarduera garatzeko beharrezko inbertsioak egiten laguntzen duten dirulaguntzak kudeatzea
Industria berrikuntza eta azpiegiturak
- - Euskalduna kudeaketa digitala
- - Sarbideen eta edukieren kontrola digitalizatzea
Desberdintasukan murriztea
- - Askotariko programazio kultural propioa, eskuragarria eta inklusiboa
- - Gertu Kultura programara atxikitzea, kultura eskubide moduan sustatzeko
- - Doako bisita gidatuen programa
- - Kultura-programazio propioa, prezio eskuragarrien eta doakoen politikaz
Hiri eta komunitate jasangarriak
- - Tokiko kulturari laguntzea
- - Lan-ingurunean euskararen erabilera normalizatzeko laguntzea
- - Arraun inklusiboari laguntzea
Ekoizpen eta kontsumo arduratsua
- - Paperaren erabilera murriztea
- - Baliabideak murriztea:
• Euskaldun Bilbaok erosten duen energiaren % 100 berdea da
• Euskaldunako kontsumoaren % 10 plaka fotovoltaiko propioekin sortuta
• 2025ean ur-kontsumoa % 20 murriztea
- - Erakundeak egindako erosketetan, “kalitatea-prezioa” erlazio hobea lortzera bideratutako kontratazio-pleguak berraztertzea eta osorik egokitzea
- - Kontratazio-prozedurak egokitzea, Erakundearen erosketak eta gastua gehiago kontrolatu ahal izateko
- - Hondakinen bilketa Kooperaren bitartez. Euskalduna Bilbaoko objektu galduen kudeaketa
- - Euskalduna Bilbaoko catering zerbitzuan, tokiko produktua
Klimaren aldeko ekintza
- - Itsaso Txikiko ur-araztegia egokitzeko jarduerak
- - Ur bero sanitarioa berritzeko azterlana
- - Ur-kontsumoa murrizteko, hozte-dorreetako sestra-buiak ordeztea
Bakea, justizia eta erakunde sendoak
- - Barneko Informazio Sistema (BIS)
- - Hornitzaileen jokabide-kodea, erakundearen hornitzaile izateko gutxieneko eskakizunak ezarrita
- - Ustelkeria prebenitzeko kodea, Erakundeak jokabide debekatuak prebenitzeko jokabide-arauak izan ditzan
Itunak, helburuak lortzeko
- - Itunak eta akordioak, besteak beste, honako hauekin: Koopera, Mendifilm, AIPC, Musikene, Dragon Boat, Arraun inklusiboa, Arraunlari beteranoak, BOS programa didaktikoetan, Gertu Kultura, Ortzadar LGTBI+ Elkartea