Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara
We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.
Euskaldunan martxan jarriko dugun lehen proiektua korporazioaren plataforma berria izango da, eta ERP, BI, CRM eta PM sistemak izango ditu.
Kudeaketa integralerako informatika-tresna bat izango dugu, erakundearen kulturaren eta lan-ereduaren aldaketarekin bat datorrena, Euskaldunaren jardueren eta zerbitzuen garapenari euskarria emateko eta proiektukako kudeaketa-eredu berria ezartzea errazteko.
– Sailen arteko barne-koordinazioa
– Harremanak bezero eta hornitzaileekin
– Produktu eta zerbitzuen merkaturatzea eta marketina
– Baliabideen kudeaketa.
Euskaldunan informazioa azkarrago hedatu dadin nahi dugu. Horregatik, pantaila gehiago jarriko ditugu barnealdean eta kanpoaldean, helburu hori errazago lortzeko.
Eraikinaren seinaleztapen digitaleko elementuak berritzea, informazio-pantaila berriak instalatuta, hala Euskaldunaren kanpoaldean nola barrualdean.
Alderdi hauek hobetuko ditugu:
– Instalazioetan antolatzen diren ekitaldien identifikazioa.
– Horiei lotutako sarbidea eta ibilbidea
Berrikuntza honekin batera, pantaila berrien zerbitzuaren negozio-plana zehaztuko da.
Hautazko zerbitzu berriak jarriko ditugu martxan, adibidez, publizitatea, erakusketen muntaketa, ekitaldietarako teknologia-babesa eta zerbitzu tekniko berriak.
Produktuak eta zerbitzuak merkaturatzeko hiru ildo nagusi:
1. Aretoak osorik merkaturatzea (0A-0E, 3A, 3B, 5A, 5B, 5H).
Pantailak, proiektorea, atrila, ordenagailua, oinarrizko mikrofonoak, biltzar-mahaia eta biltzarrerako oinarrizko langileak.
2. Meeting Pack (1B-1C, 3C-3D, 5C-5G)
Pantaila, ordenagailua, altzariak, kafea eta ura.
3. Bezeroentzako zerbitzu osoak.
Ekipamendu eta langile teknikoak, altzariak, standak, paper-gauzak, seinaleztapena eta teknologia-erregistroak.
Proiektuen kudeaketa arrakastaren gakoa da. Hori dela eta, PMI metodologian oinarritutako sistema berri bat ezarriko dugu Euskaldunan.
Negozio-ildoen bost proiektu pilotu, lantaldeka lan eginez eta hamabostean behin bilduta, PMI metodologiaren arabera, funtzionamendua eta koordinazioa berrikusiz.
Proiektuak:
1. Estatuko eta nazioarteko biltzar handiak.
2. Korporatiboa.
3. Meetings & Events.
4. Ikuskizunak.
Euskaldunan gauzatuko dugun beste ekintza bat da ikuskizunetako eta “meetings & events”-eko ingurune digitalak banatzea.
Ingurune digitalak banatzeak jarduera-esparru bakoitzeko produktu eta zerbitzuen kudeaketa eta merkaturatzea erraztuko ditu, bezero motaren eta profilaren arabera, eta, aldi berean, beharrizanak hobeto egokitzea eta estrategia digital espezifikoak garatzea ahalbidetuko du.
Jardueraren esparru bakoitzeko produktu eta zerbitzuak kudeatzea eta merkaturatzea erraztuko dugu, bezero motaren eta profilaren arabera.
Euskaldunan sarreren kudeaketa hobetuko dugu, ticketing eta leihatila zerbitzuen karta berria eskainita.
Informazio-dokumentu formal bat egingo dugu; bertan, Euskaldunaren ticketing eta leihatila zerbitzuak deskribatuko dira, baita zerbitzu horiek emateko bezeroekiko eta erabiltzaileekiko hartutako kalitate-konpromisoak eta euren eskubide eta obligazioak ere.
Euskaldunak negozioetarako agertoki onena izan nahi du. Horregatik, estrategia berria eta B2B digitaleko tresna berriak jarriko ditugu martxan
“Meetings & Events” produkturako estrategia digital espezifiko berria, dagozkion espazio eta zerbitzuak ikusaraztea, hedatzea eta merkaturatzea errazteko, negozioen esparruan publiko eta merkatu berriak erakartzen laguntzeko eta Euskaldunak erreferentziazko biltzar-zentro gisa duen irudia indartzeko.
Euskaldunak ingurunearekin duen konpromisoa argia da. Horregatik, “0 paper” langilearen ataria ezarriko dugu, kontzientziazioa handitzeko.
Enplegatuaren Ataria tresna bat da, enplegatuen izapide, kudeaketa eta barne-kontsulta nagusiak modu arinean eta irisgarrian egin ahal izateko, paperezko euskarri fisikoaren erabilera murriztuta.
Mugikortasunerako eta talde lanerako tresna teknologiko berriak indartuko ditugu, gure prozesuen eraginkortasuna handitzeko.
Tresna eta gailu berriak urrutiko lanerako, talde-lanerako, mugikortasunerako, informazio-gordailura sartzeko, komunikaziorako eta abarrerako. Plataforma korporatibo berria ezartzea (ERP, BI, CRM eta PM sitemen bidez) hori lortzeko euskarri-tresna gakoa izango da.
Euskaldunak ingurumenarekin errespetuzkoa den etorkizunean sinesten du. Horregatik, catering jasangarriko zerbitzu berriak garatuko ditugu.
Gastronomia-ildo berria zehaztea catering-zerbitzuetarako, bezero mota desberdinetara egokituta eta elikadura jasangarrian dauden joerei jarraikiz.
Catering jasangarriko zerbitzu berriak: “Meetings & Events” (“Meeting Business Pack”) jardueretarako elikadura-produktuen paketeen modalitateak konfiguratzeko eta, ondoren, merkaturatzeko eskaintza gastronomikoa digitalizatzea.