eu es en

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

EUSKALDUNA BILBAOK CATHERINE ZETA-JONES PROTAGONISTA DUEN KILL JACKIE TELESAILAREN ESTREINALDIA HARTUKO DU

Bilbon eta Bizkaiko hainbat kokalekutan filmatutako telesaila irailaren 29an aurkeztuko da, Catherine Zeta-Jones eta aktore-taldeko beste hainbat kide bertan direla

Bilbo, irailak 19

KILL JACKIE, Catherine Zeta-Jones protagonista duen suspense eta mendeku thriller berria, irailaren 29an estreinatuko da Euskalduna Bilbaon. Aurkezpenean Oscar, BAFTA eta Tony sari bana irabazitako aktorea izango da, baita aktore-taldeko beste hainbat kide ere, hala nola Óscar Jaenada, Sidse Babett Knudsen, Hattie Hook, Darci Shaw, Christine Adams eta Julian Rhind-Tutt. Hitzorduak gure lurraldearekin lotura berezia duen ekoizpen bat ekarriko du Euskaldunara; izan ere, telesaila iaz Bilbon eta Bizkaiko hainbat kokalekutan filmatu zen, baita Londresen eta Swansean ere.

Zortzi ataleko telesaila El precio que pagas eleberri ospetsuan oinarrituta dago, Sunday Times egunkariko salmenta arrakastatsuen zerrendan dagoen Nick Harkaway idazlearena —Aidan Truhen ezizenarekin idatzia—. Fremantlek eta Steel Springs Picturesek koproduzitu dute, eta Deabru Kalea Filmeak arduratu da Bizkaiko eta Erresuma Batuko ekoizpenaz. KILL JACKIE telesailak Jackie Priceren (Zeta-Jones) istorioa kontatzen du. Hogei urtez anonimotasunari eusten saiatu da, nazioarteko droga-trafikatzaile gisa izandako iragan arriskutsu batetik ihes egin ondoren. Baina bere sen zaharrak berreskuratu beharko ditu «Zazpi Deabruak», munduko sikario beldurgarrienetako batzuek osatutako taldea, bera hiltzeko kontratatu dutenean. Euskalduna Bilbaon aurkeztu ondoren, telesaila urriaren 2an estreinatuko da HBO Maxen, Espainian eta Europako beste hainbat merkatutan.