eu es

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

PAPEREZKO ARTEAK BETETZEN DU EUSKALDUNA BILBAO

Azken edizioan, FIG Bilbaok 500 artista inguru, 50 erakusketari baino gehiago eta 10.000 bisitari bildu zituen, bere arrakasta eta ospea erakutsiz.12. edizio honetan, Japonia izan zuen herrialde gonbidatua. Gainera, arte garaikideko figura handiak omendu zituen, hala nola Agustin Ibarrola eta Eduardo Chilli da euskal maisuak. FIG Bilbao paper gaineko grabatuen eta artearen azoka garrantzitsuena da Europako hegoaldean.

Aurtengo ediziorako, Grabatuaren eta Paper Gaineko Artearen Nazioarteko Azokak parekidetasunaren aldeko apustua egin du: “Iaz estimatzen dugun joera bat indartu nahi izan dugu: identitate, feminismo edo politika gaiak za lantzan jartzen dituzten lanak ari dira izaten. Azoka barruan ikuspegi hori iza tea gustatzen zaigu. Urteetan zehar, FIG Bilbaoko arlo guztietan emakumeen parte-hartzea sustatzeko ahalegin kontzientea egin dugu, artistetatik hasi eta komisariara eta antolakuntzara arte”.