eu es

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

KLIMA ALDAKETAREN ALORREKO 100 ESPEZIALISTA INGURU EUSKALDUNA BILBAON

Euskalduna Bilbaok '2027 IPCC Methodology Report Inventories for Short-lived Climate Forcers' dokumentua abian jarri zuen bilera hartu zuen, Klima Aldaketaren Gobernu arteko Panelaren (IPCC) txosten metodologiko berria, 2024an adostua eta 2027an argitaratzeko aurreikusia. Klima-aldaketaren alorreko 100 espezialista inguruk proiektu horri buruzko lehen bilera egin zuten Biltzar eta Musika Jauregian, Basque Centre for Climate Change (BC3) zentroak antolatutako jarduera batean, Espainiako Gobernuko klima-aldaketaren bulegoarekin lankidetzan, IPCCren elkargune gisa.

Dokumentu berriak Berotegi-Efektuko Gasen inbentarioetan sartzen ez diren bizitza laburreko klima kutsatzaileen (SLCF) emisio estatalak eta urtekoak estimatzeko metodologiak bilduko ditu.

Aztertuko diren espezie kimikoak oxido nitrosoa (NOx), karbono monoxidoa (CO), metanoa ez diren konposatu organiko lurrunkorrak (NMVOCs), dioxido sulfurosoa (SO2), amoniakoa (NH3) eta karbono beltza (BC) izango dira, baita erradiazioa behartzeko garrantzitsua den material partikulatu primarioaren emisioak ere. Azken hauek, atmosferan ordu gutxi batzuetatik bi hilabete arte iraun dezakete hauek.

Txostenak, indarrean dauden IPCCren metodologiek barne hartzen dituzten berotegi-efektuko gasen inbentarioko sektore guztiak bildu nahi ditu kategoria jakin batzuetan. Talde horietan uste da zientzia nahikoa sendoa dela urteko inbentarioek azter dezaketen ikuspegi metodologiko bat bideratzeko, gas horien isuri globalei edo eskualdekoei ekarpen erlatiboa egiten baitiete.