Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara
We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.
Bilboko Biltzar eta Musika Jauregiaren ingurumenarekiko eta gizartearekiko konpromisoa indartzen duen aliantza estrategikoa
Euskalduna Bilbaok eta Kooperak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute kultura, iraunkortasuna eta gizarte-konpromisoa uztartzeko helburuarekin. Sinadura-ekitaldian Iñigo Iturrate Euskalduna Bilbaoko zuzendari nagusia eta Mari Luz Ferro Kooperako koordinatzaile nagusia izan dira.
Koopera Cáritas erakundeari lotutako ekonomia sozial eta solidarioko entitateen sare bat da, bazterketa-egoeran edo arriskuan dauden pertsonen gizarteratze eta laneratzea bultzatzen duena. Horretarako, ekonomia zirkularra sustatzen duten jarduerak garatzen ditu, hala nola ehunaren berrerabilera eta birziklapena, kontsumo jasangarria (Koopera Store denden bidez), eta pertsonentzako arreta-zerbitzuak, betiere prestakuntza eta enplegua gizarteratzeko tresna nagusitzat hartuta.
Hitzarmen hau Euskalduna Bilbaoren Garapen Jasangarriko Helburuekin (GJH) lerrokatzeko bidean aurrerapauso garrantzitsua da. Besteak beste, materialak berrerabiltzeko, hondakinak murrizteko eta ingurumen-sentsibilizaziorako ekimen bateratuak garatzea ahalbidetuko du, baita inpaktu sozial positiboa duten zerbitzuen kontratazioa sustatzea ere.
Lankidetza honen esparruan, Euskalduna Bilbaok lehenengo emate bat egin du Kooperaren birziklatze-instalazioetara: 100 kilo bazar eta 68 kilo ehun. Ekintza horrekin 1.700 kilo CO₂ isurtzea saihestu da, klima-aldaketaren aurkako borrokan ekarpen zehatza eginez.
Kooperarekin egindako lankidetzak Euskalduna Bilbao gizarte ekologikoago, inklusiboago eta solidarioago baten eraikuntzan eragile aktibo gisa sendotu egiten du, bere iraunkortasun eta gizarte erantzukizun politikarekin koherentzian.