eu en

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

HAUR ETA NERABEAREN PSIKOPATOLOGIAREN EUROPAKO VIII. BILTZARRA

Bilboko Euskalduna Jauregian apirilaren 26tik 28ra Haur eta Nerabearen Psikopatologiaren Europako VIII. Biltzarra egingo da, SEPYPNA Haur eta Nerabearen Espainiako Psikiatria eta Psikoterapia Sozietateak AEPEA Haur eta Nerabearen Europako Psikopatologia Elkartearekin batera antolatutako nazioarteko topaketa ospetsua. Europako 600 profesional baino gehiago elkartuko dira hiru egunez Bizkaiko hiriburuan,  Espainian milioi bat inguru haur eta nerabe kaltetzen dituzten nahasmenduen tratamenduari buruzko esperientziak, gogoetak eta aurrerapen terapeutikoak partekatzeko.

“Garapen psikikoa, psikopatologia eta gizakien arteko harremanak, gaur: biologikoaren eta sozialaren artean” lelopean, biltzarrak hiltzaldiz eta jarduerez osatutako zientzia-programa zabala izango du. Horren bidez, gaur egun haur eta nerabeengan ikusten diren arazo psikiatriko eta psikologiko nagusiak barne hartzen dituen ikuspegi orokorra emango da.

Biltzarrean eztabaidatu beharreko gai nagusien artean, hauek daude:

  • Aurre-egite terapeutiko berriak
  • Ikerketa genetiko-biologikoan izandako aurrerapenak eta garapenean izandako eragina
  • Buru-nahasmenduen garapenari lotutako bizitzaren lehenengo etapetan arrisku faktoreekin lotutako prebentzioa
  • Autismoaren Espektro Nahasteen egungo ikuskerak
  • Nerabeetan ematen den psikopatologiaren alderdi berriak, hala nola, adierazpen biolentoak, nortasun nahasmenduak, toxikoen kontsumoa eta teknologia berrien erabilera arriskuak
  • Profesionalen formazioan dauden erronka berriak.