eu

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

UGALKETA-MEDIKUNTZAKO MILA ETA EHUN ESPEZIALISTATIK GORA ELKARTUKO DIRA EUSKALDUNA BILBAON

-Hiru egunez (maiatzaren 4tik 6ra), Euskalduna Bilbaok Espainiako FERTILITATEAREN ESPAINIAKO ELKARTEAREN 33. KONGRESUA ETA UGALKETAREN ERIZAINTZAREN 8. KONGRESUA hartuko ditu. Kongresu horietan sektoreko profesionalek 537 ikerlan aurkeztuko dituzte.

-Parte-hartzaileek 10 areto erabiliko dituzte aldi berean Kongresuaren 3 egunetan, eta industria farmazeutikoaren 33 stand hartuko dituen 4.200 m2-ko erakusketa-gunea ere egongo da.

- Kongresuaren ardatz nagusia ugalketa-medikuntzaren aurrerapena izango da, arrakasta-tasak hobetzeko. Gure herrialdeko jaiotzen % 9,5 inguru lagundutako ugalketari esker ematen dira.

Bilbon, 2022ko maiatzaren 4an

Gaurtik eta maiatzaren 6ra bitartean Euskalduna Bilbaok Espainiako Fertilitatearen Elkartearen (SEF) 33. Kongresu Nazionala eta Ugalketaren Erizaintzaren 8. Kongresua hartuko ditu. Ekitaldian zehar 537 ikerlan aurkeztuko dira, 2018ko edizioan baino 200 gehiago. Bi urtez behingo Kongresu hau ezin izan zen Bilbon egin 2020ko maiatzean, COVID pandemiaren ondorioz. Hori dela eta, Euskaldunak eskerrak eman dizkio Espainiako Fertilitate Elkarteari hitzordu horri eusteko erakutsitako konpromisoarengatik.

2020an egin behar zen Kongresua, Espainiako osasun publikoaren sistema nazionalean in vitro jaiotako lehen umearen 35. urteurrenarekin bat zetorren. Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko mugarria izan zen, eta orain aurrerapenez beteta dator, bai ugalketaren arloan, bai arlo ekonomikoan.

Ugalketa-medikuntzako espezialistek 10 areto erabiliko dituzte aldi berean Kongresuaren 3 egunetan. Gainera, Euskaldunako erakustokiak (4.200 m2) industria farmazeutikoaren 33 stand hartuko ditu.

Kongresuen jardueran normaltasunera itzultzearen sintoma argienetakoa hirian izandako inpaktuan islatzen da. Hitzordu honek Bilboko 7 hoteletako 498 logela hartuko ditu.

Hizlari aipagarri moduan Juan Carlos Izpisua Belmonte doktoreak (Gene Expression Laboratory. Salk Institute for Biological Studies. La Jolla, Kalifornia) hartuko du parte. Bera izango da “Edizio genetikoa eta ugalketa-medikuntza” gaiari buruzko esku-hartzearen gidaria. Egunotan aurkeztuko diren bostehun ikerlanen artean, obulutegiaren gaztetzearekin eta enbrioiaren diagnostiko genetiko ez-inbaditzailearekin erlazionatutakoak nabarmentzen dira. Edizio honetan, Kongresuaren ardatz nagusia ugalketa-medikuntzaren aurrerapena da, arrakasta-tasak hobetzeko. Gure herrialdeko jaiotzen % 9,5 inguru lagundutako ugalketari esker ematen dira.

Portugalen eta Espainiaren arteko aldeak ugalketari dagokionez

Espainian eta Portugalen lagundutako ugalketaren egoerari buruzko ponentzien segida batekin hasiko da Kongresua. Bertan, lagundutako ugalketaren arloko mugaz gaindiko aldeak aztertuko dira.

Bi herrialdeetako espezialistek, horien artean, SEFeko eta Lagundutako Ugalketarako Portugalgo Elkarteko presidenteek, euren jardueran aurrean dituzten erronka mediko eta legalak azalduko dituzte, baita lurralde bakoitzaren berezko beharrak ere.

Ugalketaren Erizaintzaren 8. Kongresua

Fertilitatearen Espainiako Elkartearen 33. Kongresu Nazionalarekin batera, Ugalketaren Erizaintzaren 8. Kongresua egingo da.

Lagundutako ugalketa-tratamenduen aplikazioaren mugak, Bioemozioa edo fertilitatea zaintzea paziente transexualetan, izango dira erizaintzako bilera zientifikoaren funtsezko gaietako batzuk.

 

Programak:

SEF: https://congresosef.com/paginas/areaCientifica/programaPDF.php

Erizaintza:

https://congresosef.com/paginas/areaCientifica/programaPDF2.php