eu

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

SEGURTASUNAREN, LARRIALDIEN ETA MUGIKORTASUNAREN SEKTOREETAKO PROFESIONALAK BILDUKO DIRA EUSKALDUNA BILBAON

- Maiatzaren 25etik 26ra bitartean, zuzendaritza-mailako adituek hitzaldiak, mahai-inguruak, elkarrizketak, elkarte-jardunaldiak eta hitzaldi tekniko-operatiboak partekatuko dituzte USEC Bilbao Congress 2022an

Bilbon, 2022ko maiatzaren 25ean

Bi egunez (maiatzak 25 eta 26), Euskalduna Bilbaok USEB Bilbao Congress 2022 hartuko du. Kongresu eta erakusketa mailako ekitaldi esklusibo eta bakarra izango da, eta bertan, profesionalek, arduradun politikoek eta segurtasunaren, larrialdien eta mugikortasunaren sektoreetako kideek, erabakitzeko eta agintzeko ahalmena izango duen zuzendaritza mailako espazioa partekatuko dute.

86 hizlarik informazio aberasgarria eskainiko dute, eta ezagutza erabilgarria eta aplikagarria emango dute, bai eta ikerketa-kezka batzuen erantzunak, teorikoak eta praktikoak, doktrinalak bai eta berehalako gaurkotasuna eta etorkizunerako aurreikuspena duten jurisprudentziari buruzko hainbat kezken erantzunak ere.

Segurtasun, Larrialdi eta Mugikortasun Sektoreetako arduradunen, zuzendaritza taldeetako kideen eta beste eragile batzuen eta batzuentzako hitzaldi, mahai-inguru, elkarrizketa, elkarte-jardunaldi eta hitzaldi tekniko-operatiboek 600 profesional bilduko dituzte egunean.

Segurtasun-politika publikoak, segurtasunerako eta autobabeserako planak, zibersegurtasuna eta teknologia berriak, segurtasun-arazoetarako sortzen ari diren soluzioak, segurtasun eta larrialdietako zerbitzuen zeregina pandemia-egoeretan, istripu larrien prebentzioa eta konektibitatea eta automatizazioa izango dira biltzarrean jorratuko diren gaietako batzuk.

Informazio gehiago: www.euskaldunabilbao.com

Webgunea: https://congress.usecim.es/