Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara
We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.
Euskalduna Bilbaok zazpigarren pisuko terraza ikonikoa berriz zabalduko du. Abandoibarrako bihotzean kokatutako 360 graduko bista panoramikoa duen eraikinaren talaiak, hiriburuko ostiral eta asteburuetarako aisialdirako eskaintza dakarkigu. Apirilaren 21etik aurrera zabalduko da berriz ere Bilboko kokaleku iradokitzaile eta pribilegiatuenetako bat.
ROOFen eskaintza paregabea da, bere dimentsio eta edukieraz gain, bertatik Deustu, Abandoibarra, Casilda Iturrizarren parkea, Jesusen Bihotza, Olabeaga eta beste asko ikusten ditugun bitartean musikaz gozatzeko eta aukera ematen digu Euskalduna Bilbaoko azken solairuan kokatutako terrazak
Euskalduna Bilbaok produktu lokalen kontsumoa bultzatu nahi du eta km0 produktuak sustatzen ditu. La Salve garagardoa zerbitzatzen da, jardunean diharduen Estatuko bigarren garagardogile zaharrena. Bertan balioa eta ingurunean aberastasuna sortzeko apustua argia da.
ROOF Euskalduna Terraza, zerua gure gainean dugula, Bilboko ‘place to be’-a da, jendeak egon nahi duen leku horietako bat, linea dotoredun zabaltza, dekorazioa asko zaintzen duena, garaikidea, argiztaturiko koktel barra eta sofa-gunearekin.
Do you ROOF?
Ordutegi arrunta:
Ostiralak: 14:00 – 23:00
Larunbatak: 12:00 – 23:00
Igandeak: 12:00 – 22:00