Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara
We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.
Munduko breakdanceko dantzari onenen bikaintasun teknikoak eta ikusgarritasunak eta operako zuzendari Christoph Hagelen talentu eszeniko handiak "Red Bull Flying Bach" ikuskizun zoragarria sortu dute. Irailaren 17an eta 18an izango dugu Euskalduna Jauregian, bira ikusgarriarekin mundu erdian zehar ibili ondoren, orain Espainiako Estatuan baitaude, eta soilik Bilbon eta Madrilen antzeztuko da.
Austriako enpresak Bilboko itsasadarrean, Guggenheim museoaren alboan, 2014. eta 2015. urteetan gauzatutako jauzilarien nazioarteko jauzi lehiaketa ordezkatuko du.
Musika klasikoaren munduko ohiz kanpoko sorkuntzak saritzen dituen “ECHO klassik Sonderpreis" saria jaso du. Muntaiak efektu bisual deigarriak eta protagonisten eboluzio artistikoak biltzen dituen argiztapen miresgarria dauzka.
Bi emanaldiak 20:30ean izango dira. Prezioa 25 eta 45 euro artekoa da. Sarrerak Euskalduna Jauregiko txartel-leihatiletan, Kutxabanken orotariko kutxazainetan edo Internet bidez (www.euskalduna.eus - www.kutxabank.es) eskuratu daitezke.
Red Bull Flying Bach kontzeptua 2010. urtean sortu zen, hiri-dantzaren munduko eskolarik garrantzitsuenetako baten sortzaileak, Vartan Bassilek, breakeko dantzariak Juan Sebastián Bachek konposatutako preludioen eta fugen bi ziklo elkartzen dituen "Ongi girotutako klabezina" izeneko musikaren erritmoan dantzatzen duten showa sortzea erabaki zuenean.
Hip Hop estiloaren eta Alemaniako konpositore bikainaren musikaren konbinazio sortzaileak emaitza harrigarria dakar, eta musika klasikoaren eta gazteen kulturaren arteko mugak zeharkatu daitezkeela erakusten duen adibidea da: notaz nota, urratsez urrats, piano-klabikordio eta erritmo elektrikoekin. "Flying Steps" eskolak eta Chisoph Hagelek Bachen unibertso sortzailearen eta kaleko kulturaren arteko hesia apurtzen dute.
Proiektua abiarazi zenetik, “Red Bull Flying Bach” ikuskizuna planeta guztiko ehunka antzokitan egin da: Viena, Stockholm, Mosku, Praga, Zurich, Oslo, Kopenhage, Singapur, Baku, Doha, Dubai, Tokio, Beirut, Istanbul, Txileko Santiago, Chicago, Montreal, Toronto, Auckland, Melbourne, Canberra edo Sydney, besteak beste. Soilik 2015. urtean, 370.000 pertsonaren baino gehiagoren aurkeztu zen.