Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara
We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.
Abuztuaren 17tik 23ra bitarteko emanaldi guztietan, arrakasta handia lortu du ikuskizunak; izan ere, leku-kopuru guztiei dagokien sarreren %90 baino gehiago saldu da, eta emanaldi ia guztietan agortu dira sarrerak. Ondorioz, Toc Toc antzezlana Euskalduna Jauregira bueltatuko da azaroaren 23tik 29ra, Jauregiak publikoaren aldetik izan duen eskari handiari erantzuteko. Beste sei emanaldi eskainiko dira.
Carmen Arevalo, Laura Hernando, Sara Moros, Ana Trinidad, Paco Obregón, Oscar Ramos eta Esteve Ferrer bera protagonista dituela, Toc Toc antzezlanak sei pertsonaren arteko topaketa kontatzen du, psikiatra ospetsu baten kontsultaren itxarongelan. Horietako bakoitza TOC (Nahasmendu Obsesibo Konpultsiboa) gaitz desberdin batek jota dago. Pertsonaietako batek kontatzen ematen du eguna; bigarrenak ez du marrarik zapaltzen eta modu asimetrikoan jartzen du dena; hirugarrenak gizateriarekiko kontaktu fisikoa saihesten du eta eskuak garbitzen ditu une oro; laugarrenak poltsa aztertzen du behin eta berriro, dena dagokion lekuan dagoela egiaztatzeko, eta aitaren egiten du arnastu bezain maiz; bosgarrenak zakarkeriak botatzen ditu behin eta berriro, eta seigarrenak birritan errepikatzen ditu esaten dituen esaldi guztiak.
Itxarongelan dauden bitartean eta psikiatrak hitzorduekin duen atzerapena dela-eta, sei pertsonaiek itxaronaldia arinduko dute, elkar ezagutuz, esperientziak trukatuz, euren buruak proban jarriz eta denbora hori talde-terapia bitxia bihurtuta.
Toc Toc zoratzeko moduko komedia da, publikoaren barrea etengabe eragingo duten egoera bizi eta ezustekoen segida batekin.