eu es

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

PERALESEK ALDATU EGIN DU EUSKALDUNAN EMAN BEHAR ZUEN KONTZERTUAREN DATA, 2021EKO OTSAILAREN 24AN IZANGO DA

Kontzertua 2020ko maiatzaren 20rako zegoen aurreikusita

Eskuratutako sarrerek egun berrirako balioko dute. Dena den, erosleren batek bere sarreren dirua berreskuratzea gura badu, gaurtik aurrera egin ahal izango du, eskuratzeko erabilitako kanal bera erabiliz

 Bilbon, 2020ko martxoaren 31n

José Luis Perales abeslari, konposatzaile, ekoizle eta idazle arrakastatsua 2021eko otsailaren 24an arituko da Euskalduna Jauregian, eta ez 2020ko maiatzaren 20an, aurreikusita zegoen bezala. Data aldaketa, jasaten ari garen osasun alertak eragin du eta Osasun Ministerioak leku itxietan egin beharreko talde jarduera guztiak bertan behera uzteko eman duen aholkuari erantzuten dio.

Sustatzaileak adierazi duenez, lehentasuna ikus-entzuleen, artistaren eta kontzertuaren antolakuntzan parte hartzen duten guztien osasuna eta segurtasuna babestea da, eta baita osasun arloko agintarien gomendioak jarraitzea ere, epidemia ahalik eta lasterren gainditzeko.

Eskuratutako sarrerek egun berrirako balioko dute. Dena den, erosleren batek bere sarreren dirua berreskuratzea gura badu, gaurtik aurrera egin ahal izango du, eskuratzeko erabilitako kanal bera erabiliz. (Oharra: Euskalduna Jauregiko txarteldegiak itxita daude bestelakorik adierazi arte. Online erosketa egin den kasuetan dirua itzultzeko eskaria info@euskalduna.eus helbidearen bitartez egin daiteke, erosketaren lokalizatzailea eta erositako sarreren kopia erantsiz).

 

Barkamena eskatu gura dizuegu aldaketa honek eragin ditzakeen eragozpenengatik.