Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara
We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.
Erreferentziazko hitzordua da diseinuaren eta sormenaren munduko profesionalentzat, eta ezagutzak eta inspirazioa trukatzen dituzte giro paregabean
Europa osotik etorritako artista gonbidatuek artea, paisajismoa, tatuajea, barrualdeen diseinua, infografia… diziplinetako azken joera berritzaileenak ezagutaraziko dituzte. Horietako bat Eder Aurre moda diseinatzaile bizkaitarra izango da
Bilbon, 2019ko azaroaren 13an
Bosgarren urtez jarraian, "SELECTED" Bilbora, Bizkaira, iritsiko da, Euskalduna Jauregira, hain zuzen ere. Ostiral eta larunbat hauetan (azaroak 15 eta 16) izango da, eta diseinuaren eta sormenaren munduko profesionalik onenak eta berritzaileenak elkartuko ditu; antolatzaileek eman dituzten datuen arabera, 800 lagun inguru bilduko dira bertan. Helburua, euren obren, ideien... bitartez esperientziak trukatzea da. Topaketa, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren laguntza duen Bilbao Bizkaia D Week ekimenaren barruan dago.
Aurtengo gaia "Etika eta Diseinua" da, diseinuaren jarduera profesionalak, edozein espezialitatetan, gizartearen aurrean konpromiso etikoa hartzea eskatzen baitu. Bi egun horietan, "SELECTED" ekimenak kultura bisualaren nazioarteko erreferente bilakatuko du Euskalduna Jauregia, bere adierazpen-modu guztietan; bertan, komunikazio bisualaren eta sormenaren alorreko profesionalak eta ikasleak, eta arlo guztietako herritarrak elkartuko dira.
Hizlariak Europako hainbat lekutatik etorriko dira (Ingalaterra, Portugal, Milan…), eta hainbat diziplina jorratuko dituzte: artea, paisajismoa eta lore-artea, barrualdeen diseinua, tipografia, argazkilaritza, tatuajearen artea, komunikabideak eta agentziak, infografia, arte tekniko-musikala, diseinu grafikoa, produktu diseinua eta moda diseinua, besteak beste.
Zalantzarik gabe, hitzordu horren bidez diseinua hurbildu eta jarduera ekonomikoa eta enplegu kualifikatua sortzen duen sormen-industria gisa duen garrantzia zabaldu eta ezagutarazi gura da. Horretarako, aurreikusitako programak sormenaren eta diseinuaren eredu, joera eta kontzeptu berrien erakusketak eta beste jarduera batzuk uztartzen ditu, mahai-inguruak, adibidez. Horien helburua ideia eta inspirazio berriak partekatzea, ideiak trukatzea eta ikuspegi pertsonalak ezartzea da.
Aipatzekoa da ostiralerako aurreikusitako hizlarietako bat Eder Aurre moda diseinatzaile bizkaitar gaztea dela. Eta larunbat arratsaldean Stone and Wood Ceremony (Bilboko hiriak ematen duen eta talentua eta sormena aitortzen duen diseinu saria) egingo da, eta edizio honetako Winner-ei diplomak emango zaizkie. Guztira, 23 irabazle izango dira (Poloniatik, Alemaniatik, Portugaletik eta Espainiako hainbat lekutatik etorritakoak).
PRENTSA AURREKOA: ostirala, azaroak 15, 11:00etan, Euskalduna Jauregian