Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara
We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.
Datorren astean hainbat kongresu eta jardunaldi interesgarri izango dira Euskaldunan. Besteak beste, ekitaldi hauek nabarmendu behar dira: azaroaren 23an, “ADINEKO EMAKUMEAK, INDARKERIAREN AURREAN BOTERETSU” jardunaldia; azaroaren 24tik 25era, “ELA-REN 15. KONGRESU KONFEDERALA”; azaroaren 25ean, “JARDUNALDI PROFESIONALA-BERRIKUNTZA ERAIKUNTZARAKO PRODUKTUETAN ETA SISTEMETAN” jardunaldia; azaroaren 25etik 28era egingo den “FIG BILBAO - PAPER GAINEKO NAZIOARTEKO GRABATU- ETA ARTE-JAIALDIA”, edo azaroaren 26ko “IZAN ALA EGON? V. FORO FISKAL-DIGITALA”
Bilbon, 2021eko azaroaren 19an
Astea ekitaldiz beteta iritsiko da Bilboko Euskaldunara, Meetings & Events agendan jasotako hainbat jardunaldi eta kongresurekin. Programazioa “ADINEKO EMAKUMEAK, INDARKERIAREN AURREAN BOTERETSU” jardunaldiarekin hasiko da, azaroaren 23an. “ELA-REN 15. KONGRESU KONFEDERALA” azaroaren 24tik 25era izango da. 25ean, “JARDUNALDI PROFESIONALA- BERRIKUNTZA ERAIKUNTZARAKO PRODUKTUETAN ETA SISTEMETAN” egingo da, hainbat herritan antolatzen den eta oraingoan Bilbora etorriko den urteroko foroa. Hilaren 25ean bertan abiatuko da aurten hamargarren urteurrena beteko duen “FIG BILBAO - PAPER GAINEKO NAZIOARTEKO GRABATU- ETA ARTE-JAIALDIA”, eta, azkenik, azaroaren 26an, “IZAN ALA EGON? V. FORO FISKAL-DIGITALA” programatu da.
“ADINEKO EMAKUMEAK, INDARKERIAREN AURREAN BOTERETSU” JARDUNALDIA (azaroaren 23an)
Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailburuak irekiko du Pili Kaltzada kazetariak moderatutako “Adineko emakumeen aurkako genero-indarkeriari” buruzko jardunaldia, Euskalduna Jauregiko OD aretoan. Emakundek eta Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak jardunaldi bizia antolatu dute. Bertan parte hartuko dute, besteak beste, Izaskun Landaida Emakundeko Zuzendariak, Jesús Goyenechea UNAF antropologo eta gizarte-hezitzaileak, Mónica Ramos zahartzean eta generoan aditua den antropologo feministak, eta Anna Freixas idazle eta gerontologo feministak.
Informazio gehiago: https://www.euskaldunabilbao.com/congresos-y-reuniones/mujeres-mayores-poderosas-frente-a-la-violencia/
Ekitaldiei buruzko informazio gehiago: https://www.euskaldunabilbao.com/congresos-y-reuniones/
ELA-REN 15. KONGRESU KONFEDERALA (azaroaren 24an eta 25ean)
ELA sindikatuak bere hamabosgarren kongresu federala egingo du, “Benetan garrantzitsuak diren gauzak; Aktibatu, Lortu, Zaindu” lelopean. Bertan pandemiaren ondorio diren gai garrantzitsuak jorratuko dituzte, gure gizartearen gabeziak eta bertuteak aztertuz.
Informazio gehiago: https://www.ela.eus/es/kongresua
Ekitaldiei buruzko informazio gehiago: https://www.euskaldunabilbao.com/congresos-y-reuniones/
“JARDUNALDI PROFESIONALA-BERRIKUNTZA ERAIKUNTZARAKO PRODUKTUETAN ETA SISTEMETAN” (azaroaren 25ean)
Beti herri desberdinetan antolatzen den foro hau Euskalduna Bilbaora iritsiko da oraingo honetan. Jardunaldian, sektoreak soluzio, teknika eta ideia berritzaileak aurki ditzake, modu praktiko eta errazean, bere eguneroko jarduerako benetako proiektuetan aplikatzeko. Edizio bakoitzean, funtsean, berrikuntza teknologikoak eraikuntzaren erronka eta arazoetarako eskaintzen dituen soluzio berrietan zentratzen ditu bere edukiak.
Bi egun horietan, foroa lan-saio arin eta erabilgarrien bitartez gauzatuko da. Saioetan, merkatuak gaur egun dituen teknika eta soluzio nagusiak jorratuko dira, hizlariekin elkarreraginean aritzeko aukerarekin.
Informazio gehiago:
https://eventos.infoconstruccion.es/bilbao2021innovacionenproductosysistemasparalaconstruccion1
Ekitaldiei buruzko informazio gehiago: https://www.euskaldunabilbao.com/congresos-y-reuniones/
“FIG BILBAO - PAPER GAINEKO NAZIOARTEKO GRABATU- ETA ARTE-JAIALDIA” (azaroaren 25etik 28ra)
10 urteko historiak askorako ematen du eta aurten jaialdiak hainbat gai interesgarri antolatu ditu. Azaroaren 25etik 28ra bitartean, aurrez aurreko programa zabala zabalduko du, 60 galeria eta 500 obra baino gehiagorekin, baita hitzaldiak, eztabaidak, zuzeneko erakustaldiak eta tailerrak ere, eta www.figonlinefair.com plataformaren bidez jarraitu ahal izango dira.
Portugal da herrialde gonbidatua, eta gaur egungo grabatua eta, oro har, paper gaineko artea zabaltzea eta babestea helburu duen azoka ospetsu honek Arte eta Turismo mahaia estreinatuko du, Kulturak hirietan elementu eraldatzaile gisa duen eginkizuna aztertzeko.
Informazio gehiago: https://www.figbilbao.com/
Ekitaldiei buruzko informazio gehiago:
https://www.euskaldunabilbao.com/congresos-y-reuniones/
IZAN ALA EGON V. FORO FISKAL-DIGITALA (azaroaren 26an)
Foroa, Euskadiko Ekonomia Aholkulari Fiskalen Erregistroko (REAF) kide guztientzat eta zerga-aholkularitzarekin zerikusia duten pertsona guztientzat topalekua da.
Aurrez aurreko formatua berreskuratu ondoren, “DIGITALA, IZAN ALA EGON?” lelopean, bezeroarekiko harremana digitalizatzeko moduari eta digitalizazio horren arriskuei buruzko gaiak jorratuko dira. Horrez gain, gaurkotasuna duten gaiei, laster etorriko denari, TicketBAIri eta Udal Gainbalioei buruzko epaiari, buruz egingo da berba.
Informazio gehiago:
Ekitaldiei buruzko informazio gehiago:
https://www.euskaldunabilbao.com/congresos-y-reuniones/