eu

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

MISCHA MAISKY BIOLONTXELO-JOTZAILE BAKARRA

Letoniar jatorriko Mischa Maisky musikariak Leonard Bernstein zuzendariarengandik ikasi du, eta Mstislav Rostropovich biolontxelo-jotzaile errusiar handiaren (bere maisuetako bat) ondorengotzat jotzen dute; hari-instrumentu honen izar garaikideetako bat da Maisky.

Mischa Maisky biolontxelo-jotzaileak ohore handiz esan dezake musikari bakarra dela munduan, hala Mstislav Rostropovichekin nola Gregor Piatigorskyrekin ikasi duena. Rostropovichek modu honetan goraipatu du Mischa Maisky: “...biolontxelo-jotzaileen belaunaldi gazteeneko talentu bikainenetakoa da. Bere lanak poesia eta leuntasun bikaina uztartzen ditu, izaera handi eta teknika paregabearekin”.

Azken 30 urteetan, Deutsche Grammophonen artista esklusiboa izan da, eta 35 grabazio baino gehiago egin ditu orkestra askorekin: Viena, Israel, Berlingo Filarmonikoa, Londresko Sinfonikoa, Parisko Orkestra, Europako Ganbera Orkestra...

Mundu osoko kritikariek bere grabazioak txalotu dituzte; bost aldiz jaso du Tokioko Record Academy saria, eta hiru aldiz Echo Deutscher Schallplattenpreis saria. Era berean, Parisko Grand Prix du Disque saria eta urteko Diapason d'Or saria jaso ditu, eta Grammy sarietan ere izendapenak jaso ditu.