eu es

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

MEETINGS & EVENTS-EN AGENDA AKTIBOAREKIN HASIKO DU ASTEA EUSKALDUNA BILBAOK

Euskalduna Bilbaok ekitaldiz betetako astea inauguratuko du. Urriaren 19an, “Denda osteko solasaldiak. Digitalak esentzia galdu barik” ekitaldia eta Nagusiak elkartearen 50. urteurrenaren ospakizuna izango dira. Urriaren 19an eta 20an, “B-Venture” ekintzailetza-ekitaldia eta OSALANek antolatutako eraikuntzako jardunaldi teknikoa egingo dira. Urriaren 20an eta 21ean “Kudeaketa aurreratuaren Europako astea” kongresua egingo da. Urriaren 21ean, SER irrati kateak “BrandingDay, zure markaren indarra” aurkeztuko du eta Euskaltelek Jardunaldi Teknologikoak antolatuko ditu. “EDP Bilbao Night Marathon – Expokirolak-” izenekoaren dortsalen banaketak itxiko du astea, hilaren 22an eta 23an.

Bilbon, 2021eko urriaren 18an

 

Euskalduna Bilbaoren agendak oso aktibo jarraitzen du. Hala, urriaren 19tik 23ra hainbat ekitaldi izango dira, besteak beste:

Denda osteko solasaldiak 2021 (urriak 19)

Astearte honetan, urriaren 19an, BilbaoDendak-ek Denda Osteko Solasaldien beste edizio bat aurkeztuko du, joerez, ohiturez, tresnez eta digitalizazioez betetako jardunaldia. Aurten «Digitalak esentzia galdu barik» du izenburua. Solasaldian, tokiko merkataritzaren eta bezeroen egungo egoerari buruzko gaiak jorratuko dituzte. Gainera, digitalizazio estrategia ezberdinak azalduko dituzte eta Retailaren norabidea zehaztuko duten joeren inguruko eztabaida zabalduko dute.

Ekitaldiei buruzko informazio gehiago hemen:

https://www.euskaldunabilbao.com/congresos-y-reuniones/

 

Nagusiak elkartearen 50. urteurrena (urriak 19)

Egun horretan bertan ospatuko da Nagusiak elkartearen 50. urteurrena.

Ekitaldiei buruzko informazio gehiago hemen:

https://www.euskaldunabilbao.com/congresos-y-reuniones/

 

B- Venture 2021- estatuko iparraldeko ekintzailetza-ekitaldirik handiena (urriak 19 eta 20)

Urriaren 19an eta 20an, B-Venture ekimena izango da Euskaldunan, estatuko iparraldeko ekintzailetza ekitaldirik handiena. Bertan 24 startupek hartuko dute parte, euren proiektuak erakutsiz eta tailer eta hitzaldi ezberdinetan parte hartuz.

Ekitaldiei buruzko informazio gehiago hemen:

https://www.euskaldunabilbao.com/congresos-y-reuniones/

 

Eraikuntzako jardunaldi teknikoa - OSALAN (urriak 19 eta 20)

Gainera, bi egun horietan, OSALANek, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak, eraikuntzako teknikariari buruzko jardunaldi bat aurkeztuko du, eraikuntzaren sektorera zuzenduta Laneko Arriskuen Prebentzioarekin erlazionatutako gaiak jorratzeko. Gainera, sektore horretako bi alderdi berezi jorratuko dira: batetik, azpiegitura handiak, eraikuntza- eta mantentze-fasean, eta, bestetik, sustatzaile ez-profesionalek Laneko Arriskuen Prebentzioarekin duten erlazioa, euren etxebizitza edo/eta negozioa inbertsio garrantzitsua dela kontuan izanda. Azken gai horren kasuan, beste kontratazio mota bateko laneko arriskuen prebentzioarekin dagoen harremana ere landuko da.

Ekitaldiei buruzko informazio gehiago hemen:

https://www.euskaldunabilbao.com/congresos-y-reuniones/

 

Kudeaketa Aurreratuko 2021eko Europako Astearen Biltzarra (urriak 20 eta 21)

Bestalde, Kalitaterako “Euskalit” Euskal Fundazioak, Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astea ospatuko du urriaren 20an eta 21ean. Kongresuan bi gai nagusi jorratuko dira: Eraldaketa digitala eta 4.0 ingurunea eta Pertsonak: enpleguaren etorkizuna eta lan egiteko modu berriak.

Ekitaldiei buruzko informazio gehiago hemen:

https://www.euskaldunabilbao.com/congresos-y-reuniones/

 

 Branding Day (urriaren 21ean)

Gainera, Euskalduna Bilbaok BrandingDay izenekoa, SER irrati kateak antolatzen duen marketin eta komunikazio ekitaldia, hartuko du aste honetan. Hilaren 21ean, ostegunean, goizeko 09:00etatik aurrera, eta hurrengo 6 orduetan, publizitatearen, marketinaren eta coaching-aren munduko aditu onenek komunikazioa gaur egungo ingurune aldakor eta lehiakorrean funtsezko tresna gisa ulertzeko gakoak emango dituzte. Gainera, nazio eta toki mailako enpresetako liderrek ere hartuko dute parte, eta euren komunikazio- eta publizitate-estrategiak zuzenean kontatuko dizkizute.

 

Euskaltel Jardunaldi Teknologikoak. Garai berriak, aukera handiak (urriak 21)

Egun horretan bertan, Euskaltelek 2021eko Jardunaldi Teknologikoak antolatuko ditu, Euskadiko enpresa garrantzitsuenekin batera mundu digitalerako bidea erakusteko. Jardunaldi Teknologikoen edizio berri honetan, Josep Pique ministro ohi eta ekonomialariak eta gure lurraldeko profesional garrantzitsuek, enpresei egokitzea eskatzen dien egungo egoera politiko, sozial eta ekonomikoari buruz duten ikuspegia partekatuko dute.

Ekitaldiei buruzko informazio gehiago hemen:

https://www.euskaldunabilbao.com/congresos-y-reuniones/

 

Aintzatespena Bizkaiko erizain erretiratuei (urriaren 22an)

Bizkaiko Erizainen Elkargoak, bestalde, ekitaldi bat egingo du hilaren 22an, 0B aretoan. Ekitaldi horretan, intsigniak emango zaizkie azken bi urteetan erretiroa hartu duten Bizkaiko erizaintzako profesionalei.

 

EDP Bilbao Night Marathon (urriak 22 eta 23)

Urriaren 22an eta 23an egingo den EDP Bilbao Night Marathoneko dortsalen banaketarekin itxiko du astea Euskaldunak. Maratoian parte hartuko dutenek euren dortsala jaso ahal izango dute Expokirolak-en, Euskadiko running, triathlon, btt&bike eta trail azokan.

Ekitaldiei buruzko informazio gehiago hemen:

https://www.euskaldunabilbao.com/congresos-y-reuniones/