Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara
We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.
Hurrengo egunetan, Euskaldunak hainbat ekitaldi hartuko ditu, hauek, besteak beste: urriaren 26an, “HIZKUNTZA -KUDEAKETAN PRAKTIKA ONAK-EUSKALIT”; urriaren 26an eta 27an, “9TH IWA ODOURS & VOC/AIR EMISSIONS CONFERENCE” eta urriaren 27tik 29ra, “BIME PRO 2021- ALL ABOUT MUSIC, INNOVATION, NETWORKING FUTURE AND MORE”.
Bilbo, 2021eko urriak 25
Meetings & Events-ek Euskaldunako agenda betetzen jarraitzen dute. Datozen egunetan hainbat ekitaldi izango dira, hauek besteak beste: astearte honetan, urriak 26, “Hizkuntza -kudeaketan praktika onak-Euskalit”, astearte eta asteazkenean, urriaren 26an eta 27an, “9th Iwa Odours & voc/air Emissions Conference”-ren txanda izango da, eta asteazkenetik ostiralera, urriaren 26tik 29ra, “Bime Pro 2021- All about music, innovation, networking future and more” ekitaldiak hartuko du erreleboa.
Hizkuntza -kudeaketan praktika onak-Euskalit (urriak 26)
Astearte honetan, urriaren 26an, goizeko 10:00etatik 12:00etara, “Hizkuntza -kudeaketan praktika onak-Euskalit” egingo da, kudeaketa arduradunei eta sektore guztietako hizkuntza teknikariei zuzendutako egitarau zabalarekin. Ekitaldi honetan hizkuntza-kudeaketako praktiken bilatzailea aurkeztuko da. Web-aplikazio horretan hizkuntza-kudeaketarekin erlazionatutako hainbat sektoretako praktika egokiak jasotzen dira. Hainbat erakundek, bilatzailean eskuragarri egongo diren praktika egokietako batzuk aurkeztuko dituzte.
Ekitaldia euskara hutsean egingo da eta doakoa izango da.
Ekitaldiei buruzko informazio gehiago hemen:
https://www.euskaldunabilbao.com/congresos-y-reuniones/
9th Iwa Odours & voc/air Emissions Conference (urriaren 26-27)
IWAren Usainen Emisioei eta COVei buruzko 9. Konferentzia urriaren 26an eta 27an izango da Euskaldunan. Usainei eta atmosferarako emisioei buruzko IWAren Konferentzia usainari buruzko munduko hitzaldirik garrantzitsuenetakoa da. Ekitaldiak ingeniariak, zientzialariak, ikertzaileak, ikasleak, tokiko agintariak, kudeatzaileak eta beste profesional batzuk bilduko ditu, usainak sortzen dituen arazoei aurre egiteko eta eztabaidatzeko.
Atmosferarako emisioak eta hondakinak tratatzeko soluzio jasangarriak; usainak eta COVak murriztea, arintzea eta neutralizatzea; GEI isuriak, material partikulatua eta industriako isuriak; neurketa, monitorizazioa, usain-sentsoreen teknologiak eta COVak, besteak beste, dira Biltzarrean landuko diren gaiak, eta etorkizuneko joerak garatzeko erreferentzia-puntua izango dira.
Bederatzigarren edizio honetan, hitzaldi nagusiak bost kontinentetako bost emakumek emango dituzte (Kanadako Anna Bokowak, Zeelanda Berriko Jennifer Barclayk, Txinako Weifang Lik, Txileko Daniela Caimanquek eta Italiako Laura Capellik).
Konferentzia osoa ingelesez izango da.
Babesleak:
- Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa
- Eusko Jaurlaritza- Garapen ekonomiko, jasangarritasun eta ingurumen saila
Egitaraua: https://www.olores.org/images/stories/2021_IWA/IWA2021Program.pdf
Ekitaldiei buruzko informazio gehiago hemen:
https://www.euskaldunabilbao.com/congresos-y-reuniones/
Bime Pro 2021- All about music, innovation, networking future and more (urriak 27-29)
BIME PROren 9. edizioa Euskalduna Bilbaon izango da urriaren 27tik 29ra. Aurten, kongresuak Apoloren, poesiaren eta musikaren jainko greziarraren, irudia hartzen du inspirazio gisa. Poesiak eta musikak gizakiaren sentsibilitatea elikatu dute garaien hasieratik. Baina arrazoimenaren eta ezagutzaren jainkoa ere bada, eta horiek gabe ezinezkoa litzateke kulturaren garapen osasuntsu eta jasangarria.
BIME zuzeneko musika, industria, joerak eta berrikuntza da. Kontinenteen arteko sinergiak sortzeko, negozioak egiteko, etorkizun oparoena duten talentuak aurkitzeko eta ezagutzak partekatzeko esperientzia. Latinoamerikako eta Europako merkatuen arteko lankidetza- eta nazioartekotze-zubia.
Musikaren Nazioarteko Topaketa horretan profesionalek hartuko dute parte, kudeaketa, digitalizazioa, joerak eta berrikuntzari buruzko proposamenak lantzeko. Esperientzia horretan sinergiak sortzen dira, talentu berriak aurkitzen dira eta ezagutza partekatzen da.
Besteak beste, asteazkenean, 18:00etan, OB Aretoak jasoko duen “RAPHAEL” hitzaldia azpimarratu behar da. Abeslaria bera bertan egongo da. Ostegunekoak OB Aretoan izango dira, eta “genero-zikloari” buruzko tailerrak eta hitzaldiak jasoko dituzte, genero-berdintasunaren alde lan egiten duten musika-industriako elkarteen partaidetzarekin. Egun berean, OB Aretoan, 13:15ean, “LA MALA RODRIGUEZ” arituko da, eta ostiralean, 0E aretoan, teknologiaren aplikazioari buruzko tailerrak eta hitzaldiak egongo dira.
Egitaraua: https://www.bime.net/pro/es/agenda/
Ekitaldiei buruzko informazio gehiago hemen:
https://www.euskaldunabilbao.com/congresos-y-reuniones/