Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara
We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.
Bilbon, 2022ko ekainaren 7an.- Euskaldunak jardueraz betetako astea du Meetings and events izenekoen esparruan. Gaurtik hasi eta datorren asteko astelehenera arte, Jauregiak hiru ekitaldi hartuko ditu.
Medikuntza Orokor eta Familiakoaren XXVIII. Kongresu Nazionala- #SEMG22
Egun hauetako agendaren lehen hitzordua gaur, ekainak 7, hasiko da eta ekainaren 11ra arte luzatuko da: Medikuntza Orokor eta Familiakoaren XXVIII. Kongresu Nazionala #SEMG22. Formakuntzaz, zientziaz, formatu hibridoko berrikuntzaz betetako bost egun, aurten Euskalduna Bilbaon izango den Medikuntza Orokor eta Familiakoaren Espainiako Elkartearen (SEMG) urteko hitzordu garrantzitsuenerako.
Edizio honetako leloak, “Berregokituz, Familiako Medikuntzaren balioak galdu barik”. Lehen Mailako Arreta bizitzen ari den errealitatea islatzen du, bertako profesionalek laguntza modu berrira egokitu behar izan dute gure herrialdean bizi izandako osasun-krisiaren ondorioz. 2022ko ekainaren 7tik 11ra bitartean, Medikuntza Orokor eta Familiakoaren Espainiako Elkarteak (SEMG) pazienteei eskaintzen zaien arretak Familiako Medikuntzaren kalitateari eta funtsari eusteko gakoak emango ditu Euskaldunan, osasun-administrazioaren aurrean lehen asistentzia-mailako laneko baldintza profesionalak hobetzea aldarrikatzen jarraitzea ahaztu barik.
“Amore emateak ez du balio”
Gaur arratsaldean, Emilio Durók “Amore emateak ez du balio” hitzaldia emango du Buru Adituen hitzaldi zikloaren barruan. Euskaldunako Auditoriumean, 19:00etan, enpresetako aholkulari, kontsultore eta prestatzaileak arrakastaren filosofia eta formula partekatuko ditu ikus-entzuleekin, baita helburuak lortzeko dituen zutabeak ere. Helburu horiek baikortasunean eta ilusioan, berrikuntzaren garrantzian eta une oro osasuntsu eta ikasteko eta desikasteko irekita egotean zentratzen dira.
Lehiaren Euskal Agintaritzaren 10. Urteurrena
Lehiaren Euskal Agintaritzak Euskalduna aukeratu du bere hamargarren urteurrena ospatzeko. Datorren astelehenean, ekainak 13, egingo du.
Goizeko jardunaldia izango da, eta Joaquin Almuniak eta Daniel Innerarityk hitzaldi bana emango dute, KOMP 2022 sariak emango zaizkie sektore pribatuari eta publikoari eta Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak emango dio amaiera ekitaldiari.