eu es

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

“LOS CHICOS DEL CORO” EUSKALDUNA JAUREGIRA ITZULIKO DIRA ABENDUAREN 28AN

Euskalduna Jauregiak, “Los chicos del oro” izenez ezagunagoa den eta aurten hogeita hamargarren urteurrena ospatzen duen Lyongo Saint Marc Abesbatza hartuko du berriro ere abenduaren 28an, larunbatean. Abesbatza, garai guztietako umeentzako filmetako abesti ezagunez osatutako errepertorioarekin itzuliko da Bilbora, mundu osoan arrakasta izatera eraman dituen ohiko errepertorioaz gain.

Lyongo Saint Marc Abesbatza Nicolás Porteren eskutik sortu zen. Musika irakasle gazteak hasieratik hartu zuen taldearen zuzendaritza, abesbatzen musikarekiko eta umeen musika hezkuntzarekiko zuen ilusioak bultzatuta. 30 urteko ibilbidea betetzen du aurten, eta horietatik 15 baino gehiago mundu mailako lehen tokietan daramatza, bost milioi CD baino gehiago saldu dituen eta Oscar sarietarako izendapena ekarri zien “Los chicos del coro” filmeko abestien interpretazioari esker.

Sarrerak salgai daude jada www.euskalduna.eus webgunean eta ohiko beste kanaletan, 19,50 eurotik aurrera (kudeaketa gastuak barne).