eu es en

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

LA SALVEK WBC SARIETAN LORTUTAKO 7 DOMINAK EMAN DIZKIO EUSKALDUNA BILBAORI

Garagardogile euskaldunaren zuzendariak World Beer Challenge 2023 lehiaketan lortutako sariak eman dizkio gaur Bilboko Biltzar eta Musika Jauregiari. Zazpi sari hauek, urtez urte, nazioartean ezaguna den bertako produktu honen bikaintasuna eta kalitatea berresten dute. Nerea Lupardo, Euskalduna Bilbaoko zuzendariak azpimarratu duenez “bereizgarri dugun lan ona esportatzen duen Bilboko marka baten eta munduko sektoreko industrian erreferente izatea lortzen duen Km 0 produktu baten enbaxadore izatea pozgarria da”.

Eduardo Saiz Lekue La Salveko zuzendariak azaldu duenez, Euskalduna Bilbaori egindako zazpi dominen ekarpenarekin “gure harrotasuna partekatu nahi dugu gure garagardoen nazioarteko aintzatespenarekiko, gertuko lehengaiekin egiten baitugu bertan aberastasuna sortuz, Euskalduna Bilbao bezalako erakunde batekin, honek urteak baitaramatza kongresu eta enpresa-topaketa garrantzitsuak ospatzen eta bertako eta nazioarteko kultura bultzatzen. Euskaldunak gure lurraldeko motor ekonomiko, topagune eta dinamizatzaile gisa egindako lan handia goraipatu nahi dugu”. Bilboko Kongresu eta Musika Jauregiaren zuzendariak eskerrak eman eta zorionak eman dizkio "itsasadarraren ondoan sortutako eta Euskalduna Bilbao bezala berpiztutako proiektu" honen arrakastagatik. Lupardok gogoratu du "ontziola haiek kultura-ontzi berrasmatu dira eta negozio eta zerbitzuen Bilbo berri honen zerbitzura daude".