Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara
We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.
“La Patrulla Canina, en vivo: Carrera al rescate” musika-ikuskizunak Bilbon biziko dituen lehen abenturen agertokia bihurtuko du Euskalduna Jauregia. Nickelodeon-eko telesail ospetsuaren heroiak protagonista izango dira, akzioz eta energiaz beteriko musika-ikuskizun harrigarri honetan. Urtarrilaren 2an izango da ikusgai, bi emanalditan.
Ikuskizunak zuzeneko musika eta bilbe entretenigarria ditu, eta umeak modu errazean murgilduko ditu musikalaren generoan. Gainera, bereizmen handiko pantaila handi baten bitartez, “La Patrulla Canina”-ren mundura eta telesaileko lokalizazioetara bidaiatuko dute familiek: “Abentura Badia”, “Aginte Zentroa”, “Foka Irla”, “Yuniren etxaldea” eta “Jakeren mendia”.
Istorioa Abentura Badiako lasterketa handiaren egunean hasiko da; izan ere, Goodway alkatea desagertzen denean, telebistako txakurkumeak hura erreskatatzera joango dira. Bideo interaktibo bati esker, publikoak modu aktiboan hartuko du parte ikuskizunean.
“La Patrulla Canina en vivo: Carrera al Rescate” ikuskizunak agerian uzten du ez dagoela lan handiegirik, ezta txakur txikiegirik ere. Adin guztietarako ikaskizunak eskaintzen ditu: jokabide zibikoa, gizarte-trebetasunak eta arazo-konponketa; izan ere, pertsonaiek euren abileziak baliatzen dituzte, eta taldean egiten dute lan.
Ikuskizunak bi ekitaldi ditu, eta Japoniako Bunraku txotxongiloen berezitasunak eskainiko ditu. Horrez gain, jantzi berritzaileak ditu, eta, horri esker, “La Patrulla Canina”-ko pertsonaiek bizia hartuko dute agertoki gainean, euren ibilgailu eta motxilekin.