Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara
We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.
Bilbo, 2024ko otsailak 13
ONCEk Bilboko Biltzar eta Musika Jauregiaren hogeita bosgarren urteurrenari eskainitako kupoiaren lamina aurkeztu du gaur goizean. Usue Vallejo, erakundeak Euskadin duen ordezkariak, joko-saileko buru den Miguel Moradok eta Nerea Lupardo, Euskalduna Bilbaoko zuzendari nagusiak otsailaren 17an zozketatuko den eta 500.000 euro jokoan jarriko dituen txartelaren diseinua erakutsi dute. Eraikinaren irudia, Euskaldunako ontziola zaharretan hondoa jotako ontzi fantasma itxurakoa, kupoiaren protagonista da, itsasadarraren beste aldetik ikus daitekeen altzairu gorrixka duen egitura ikonikoaren argazki batekin.
ONCE Gizarte Taldeak 9.000 pertsona baino gehiagori ematen die lana Euskadin. 71.200 langile baino gehiago Estatu osoan, eta hauetako ia %60ak dibertsitate funtzionalen bat du.
Prentsaurrekoa Euskalduna Bilbaon
Nerea Lupardo, Euskalduna Bilbaoko zuzendari nagusiak adierazi duenez “zozketa bakoitzaren atzean, gainditze historia bat dago, inklusioaren aldeko borroka bat eta Euskalduna Bilbaotik ere bat egiten dugun honekin”.
Usue Vallejok, bestalde, “Bilboko Biltzar eta Musika Jauregiak leku berezi bat du gure hirian, eta haren ikur” bihurtu dela azpimarratu du.
Argazkian: Alberto Pérez, Nerea Lupardo, Usue Vallejo eta Miguel Morado kupoiaren erreprodukzioarekin.