eu es

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

INDIA MARTÍNEZEK EUSKALDUNAN EMAN BEHAR ZUEN KONTZERTUA 2021EKO MARTXOAREN 3RA ALDATU DA

Hasieran kontzertua 2020ko apirilaren 18rako, larunbaterako, zegoen aurreikusita, 20:30ean, Auditoriumean

 

Eskuratutako sarrerek egun berrirako balioko dute. Dena den, erosleren batek bere sarreren dirua berreskuratzea gura badu, gaurtik aurrera egin ahal izango du, eskuratzeko erabilitako kanal bera erabiliz

 

Bilbon, 2020ko martxoaren 26an

India Martínez Kordobako abeslariak 2021eko martxoaren 3ra atzeratu du 2020ko apirilaren 18rako aurreikusita zuen kontzertua. Horrela jakinarazi dio kontzertuaren sustatzaileak Euskalduna Jauregiari. Data aldaketa, jasaten ari garen osasun alertak eragin du eta Osasun Ministerioak leku itxietan egin beharreko talde jarduera guztiak bertan behera uzteko eman duen aholkuari erantzuten dio.

Euskaldunakoaz gain, artistak Kursaalen (Donostia) programatuta zeukan kontzertua ere 2021era atzeratu du.

Sustatzaileak adierazi duenez, lehentasuna ikus-entzuleen, artistaren eta kontzertuaren antolakuntzan parte hartzen duten guztien osasuna eta segurtasuna babestea da, eta baita osasun arloko agintarien gomendioak jarraitzea ere, epidemia ahalik eta lasterren gainditzeko.

Eskuratutako sarrerek egun berrirako balioko dute. Dena den, erosleren batek bere sarreren dirua berreskuratzea gura badu, gaurtik aurrera egin ahal izango du, eskuratzeko erabilitako kanal bera erabiliz. (Oharra: Euskalduna Jauregiko txarteldegiak itxita daude bestelakorik adierazi arte. Online erosketa egin den kasuetan dirua itzultzeko eskaria info@euskalduna.eus helbidearen bitartez egin daiteke, erosketaren lokalizatzailea eta erositako sarreren kopia erantsiz).

 

Barkamena eskatu gura dizuegu aldaketa honek eragin ditzakeen eragozpenengatik.