Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara
We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.
Kontzertua abenduaren 27an izango da, eta Bilboko abeslariaren bizitzako soinu bandara egindako bidaia izango da; bere aitak swing-aren eta crooner estiloaren aurrean zituen pasioa eta gustua barneratuta geratu zitzaizkion gaztetan familia giroan igaroetako gau eta bilera askotan
Bilbon, 2019ko urriaren 11n
Euskalduna Jauregiak, Grammy bat irabazi duen Iñaki Uranga artista bilbotarraren oso kontzertu berezia jasoko du abenduaren 27an. Pasioz, erritmoz eta emozioz betetako kontzertu paregabea. Ikus-entzuleek dardar egingo dute big band klasiko onenekin, beste genero batzuetara egindako moldaketekin eta ezusteekin.
Gaur goizean Urangak berak aurkeztu du kontzertua, eta berarekin maisu hauek egongo direla aurreratu du: José Luís Canal pianoarekin; Blas Fernández bateriarekin; Álex López kontrabaxuarekin; Raúl Vera gitarra elektrikoarekin eta Musikene Big Band.
Bilboko abeslariaren bizitzako soinu bandara egindako bidaia izango da; Roberto Uranga bere aitak, Estatu Batuetan egin zituen 20 urteetan swing-aren eta crooner estiloaren aurrean zituen pasioa eta gustua barneratuta geratu zitzaizkion gaztetan familia giroan igaroetako gau eta bilera askotan. Pasioa familia osoari kutsatu zion, eta aztarna berezia utzi zuen Iñakirengan. Musika herentzia hartatik, eta gurasoei egindako omenaldi berezi gisa, Iñaki Uranga Euskalduna Jauregiko agertokira igoko da datorren abenduaren 27an.
Biografia
Bilbo 1961. Musikaren munduko lehenengo “oroitzapenek” 5 urte zituela arreba nagusiekin batera agertokian igo zen garaira daramate.
Nerabezaroan folk eta country estiloetako hainbat taldetan hartu zuen parte eta, azkenean, musikak guztiz “pozoitu” zuen.
Geroago maketa bat grabatu zuen Sergio koinatuarekin, eta horren ondoren bakarkako hiru disko etorri ziren, “Iñaki Uranga”, “Sin ti” eta “No hay nada como una mujer”. Disko horiei esker ezaguna egin zen Espainian eta Latinoamerikan.
1991n “Mocedades” taldean sartu zen, eta “Íntimamente” diskoa grabatu zuen. Disko horrekin zuzeneko hainbat bira egin zituen.
1994an “El Consorcio” taldea osatu zuen Amaia eta Estibaliz arrebekin, Sergio Blancorekin eta Carlos Zubiagarekin; elkarrekin 10 disko grabatu zituzten. 23 urte geroago birak egiten jarraitzen du, estatuan eta nazioartean.
2016an musika bikaintasunari ematen zaion Grammy saria jaso zuen, musikan egindako ibilbide osoa eta musikari egindako ekarpena aintzatetsiz.
Sarrerak salgai daude jada www.euskalduna.eus webgunean eta ohiko beste kanaletan. Sarreraren prezioa 37 euro (kudeaketa gastuak barne).