eu es

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

`IMPRESIONISTAS´ ERAKUSKETA INMERSIBOAK IRAILAREN 10EAN ESANGO DIO AGUR DEFINITIBOKI BILBORI

• Izandako arrakasta handiari esker, Euskalduna Bilbao-n irailaren 10era arte luzatuko da erakusketa

 

• Erakusketa aurtengo udan Bilbon izan den arrakastetako bat da, eta 13.000 bisitari baino gehiagorekin agurtzen da, haien artean ezagunak diren aurpegi anitzekin

 

• Formatu desberdinean aurkeztutako mugimendu artistiko guztiaz gozatzeko azken egunak. Publiko guztiarentzako esperientzia paregabea, artea, musika, teknologia eta entretenimendua batzen dituena

 

Bilbon, 2022ko irailak 1

`Impresionistas´, inpresionismoari buruzko erakusketa inmersiborik handienak, Art Apart-ek ekoiztua, agur esango dio Bilbori datorren larunbatean, irailaren 10ean. Erakusketak, Sevillan, Malagan eta Valentzian arrakasta izan ondoren, Bilbon ere salmenta ona eta erantzun ezin hobea izan du. Uztailean ateak ireki zituenetik, 13.000 lagunek baino gehiago gerturatu dira erakusketara eta punta-puntako aisialdi- eta kultura-plan bihurtu da Bilboko agendaren barruan.

`Impresionistas´-en arrakasta izugarria izan da eta gure gizarteko aurpegi ezagun askok ez dute galdu nahi izan erakusketa inmersibo hau bertatik bertara ezagutzeko aukera. 2022ko Aste Nagusiko pregoilariak eta txupinerak, Itziar Lazkano eta Iratxe Palacios-ek, ez zuten zalantzarik izan Euskalduna Bilbao-ra hurbiltzeko, agenda estua izan arren. `El Conquistador´ telebistako reality ospetsua ere Eneko Van Horenbeke eta Iban Martin-en (azken edizioko parte hartzailea) eskutik izan da ordezkatuta. Gurutze Beitia, Txema Trujillo eta Karmele Larrinaga aktoreak, `Mentiras, boleros y vídeos caseros’ obrakoak, edo Garazi Sánchez nazioarteko surflaria ere ikusgai izan dira erakusketan.

Aurpegi ezagunen eta publiko orokorraren arreta erakartzeaz gain, `Impresionistas´ haratago joan da jarduera alternatiboekin. `Bilbao es ballet´-eko dantzari talde batek, hainbat emanaldi eskaini zituen areto inmersiboan, Toulouse Lautrec-en irudiekin batera dantzatutako can can musika edo `Danza del hada de azúcar´ soinu-banda baliatuz, Hilaire-Germain-Edgar Degas-en talentuarekin. `In Art Femme´-ek etorkizuneko artistei espazio bat eskaini zien, artistek haien dohainak erakuts zitzaten. Argazkigintzari esker, erakusketaren beste ikuspuntu bat erakutsi ahal izan da `Black Kamera´ eskolari esker.

Euskalduna Bilbao-n irailaren 10era arte bakarrik goza daitekeen erakusketa honek, inpresionismoa aurkitzera edo berrezagutzera gonbidatzen ditu familiako kide guztiak, esperientzia multisensorial, liluragarri eta aberasgarri baten bidez. Esperientzia horretan, ikusleak artearen korronte ederrenetako bat miretsi dezake modu ezberdin batean. Erakusketaren amaierara arte, astelehenetik ostiralera 9 eurotan eta asteburuetan 10 eurotan, sarrerak eros daitezke. 5 urtetik beherakoentzat, doakoa da.
`Impresionistas´-ek Frantzian XIX. mendean sortutako pintura-estilo horretako artista garrantzitsuenen lanean erabateko murgiltzea proposatzen du, 4,50 metroko altuera eta 24 metroko zabalera duten irudi, musika eta hamabi pantaila erraldoiren bidez. Garai hartako paisaia estetiko zurrunen kontra jarri zen korronte horretako maisuen argi, kolore eta teknikan murgildu daiteke bisitaria.

Erakusketa areto desberdinetan banatzen da. Lehenengoan, bisitaria tenplu ikusgarri batean zehar ibiliko da, eta han, artea ulertzeko modua aldatu zuen mugimendu artistiko honen 10 margolari inpresionista garrantzitsuenak ezagutuko ditu. Pintore horiek `bizirik´ jarraitzeko duten erarekin harrituko da bisitaria. Gehiago jakin nahi? Ibilbidean, informazio garrantzitsua ematen da mugimendu artistikoa nola sortu zen, zein diren mugimendu horren teknika nagusiak eta zer eragin izan duen artearen munduan eta gaur egungo gizartean. Bisitaren indargunea 500 metro koadroko murgiltze-gela handia da. Bertan, egongela bisitatu edo eserlekua har daiteke. Proiekzioak, musika inguratzaile eta irudiekin batera doan kontakizunak, pinturaren jenio horien lanen arteko bidaia liluragarri batez gozarazten dute.

Esperientzia photocall-en eremuan amaitzen da. Bertan, bisitaria koadro inpresionista baten parte sentitu ahal izango da, bisita ahaztezina bihurtuz. Art Apart-ek handi eta txikiei artea bizitzeko modu berri bat eskaintzen die XXI. mendeko ikuslea arte inpresionistara hurbiltzeko teknologia erabiliz. Pantaila erraldoiei eta soinu inguratzaileei ezker, erakusketa inmersiboa, ikusgarri batean bihurtzen du.

Txikienek, gainera, korronte artistiko inpresionistari lotutako haurrentzako jarduerak izango dituzte. Horietan, maisu inpresionistek beren sorkuntza-gaitasunak garatu eta dibertitzen diren bitartean, erabili zituzten tekniketako batzuk ikasiko dituzte. Bisitaldiak irauten duen denboran eskura daitezke jarduerak eta kostu gehigarririk gabe erabil daitezke.

INFORMAZIO ERABILGARRIA:

IMPRESIONISTAS / Art Apart erakusketa inmersiboa

NOIZ: Uztailak 9tik irailak 8ra irailak 10ra
NON:
Euskalduna Bilbao. Avda. Abandoibarra, 4 · 48011, Bilbao
ORDUTEGIA: Astelehenetik igandera 10:00etatik 20:00etara (azken pasea). 21:00tan itxiera
HIZKUNTZAK: Murgiltze-gelako audioa gaztelaniaz, ingelesez eta euskaraz entzun daiteke.

PREZIOAK*:
Helduak:

Astelehenetik ostiralera: 9€ - larunbat, igande eta jaiegunak: 10€

Sarrera murriztua: Familia ugariak, ikasleak, Gazte-txartela, langabeak, 65 urtetik gorakoak eta desgaitasuna dutenak. Akreditazioa beharko da.
Astelehenetik ostiralera: 7€ - larunbat, igande eta jaiegunak: 8€

Haurrak (5-12 urte):
Astelehenetik ostiralera: 6€ - larunbat, igande eta jaiegunak: 7€

Haurrak (0-4 urte): DOHAINIK

Taldeentzat prezio bereziak. Kontsultatu hemen: https://impresionistasexpo.com/grupos.html
Sarreren salmenta: https://impresionistasexpo.com/ eta https://www.euskalduna.eus/es/