Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara
We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.
Izaro, Asier Etxeandia, BOS, Bilboko Koral Elkartea eta Hortzmuga izango dira abenduaren 5ean Euskalduna Bilbaoren zilarrezko ezteiak ospatuko dituen ekitaldian
Bilbon, 2024ko urriaren 15an
Euskalduna Bilbaok abenduaren 5ean amaituko ditu bere 25. urteurreneko ospakizunak, Bake Soinuak kontzertuarekin. Ekitaldi honetako egitaraua etxetik gertu dagoen jendearekin osatu du: BOSekin, Bilboko Koral Elkartearekin, Hortzmugarekin eta Izaro eta Asier Etxeandia bezalako bi artista entzutetsurekin. Ospakizunetan murgilduta egon arren, munduko gerra egoeraz ohartuta, Biltzar eta Musikaren Jauregiak ez du aukera hau alde batera utzi nahi bozgorailu gisa jarduteko eta gerraren eta haren ondorioen aurkako deia egiteko. Horregatik, kontzertu honen ardatza Bakearen eta giza eskubideen defentsa izango da.
Auditoriumean egingo da gala hau, 19:30etik aurrera. Biltzar eta Musika Jauregiak ospakizun hau Bizkaiko gizartearekin partekatu nahi du, eta lurralde osoari gonbidapena luzatzen dio egun honetaz gozatzeko eta Bakearen aldeko deialdiarekin bat egiteko. Ikuskizun honetarako sarrerak doakoak dira eta zozketa baten bidez banatuko dira. Zozketa Euskalduna Bilbaon dauden kanalen bidez egingo da. Ikuskizun honetarako sarrerak doakoak dira eta zozketa baten bidez banatuko dira tokia bete arte. Interesatuek izena eman ahal izango dute euskalduna.eus webgunean eta aurrez aurre leihatiletan, ohiko ordutegian.
Euskalduna Bilbaok ospakizunaren tamainako egitarau bat prestatu du, Euskal Herriko eta atzerriko musikagileen lana uztartuz. Pablo Sorozabal konpositorearen ‘Gernika’ kantata, Nemesio Etxanizen letrarekin, gerrak sortzen duen hondamendi eta mina gogora dakarrena, batez ere Euskadin. Beethovenen '9. sinfonia'-ren azken mugimendua ere interpretatuko da, aurten 200 urte betetzen dituena eta Bakearen aldeko kantua dena, EBren balioak transmititzeko eta Europako gerraren aurkako deia egiteko pieza ezin hobea.
Auditoriumera bertaratutakoek John Adams konpositore estatubatuarraren 'Klinghofferren heriotza' operaren sarrera estreinatuko dute estatu mailan, 2019an Euskalduna Bilbaon bertan BBVA Fundazioaren 'Fronteras del Conocimiento' sari ospetsua jaso zuena. Lan honek Achile Lauro itsasontziaren bahiketa kontatzen du eta bere sarrera bi koruk osatzen dute, 'Exiliatu juduen abesbatzak' eta 'Exiliatu palestinarren abesbatzak', herri horietako bakoitzaren historiaren isla. Euskalduna Bilbaok programazio hau zonalde horretan Bakearen eta akordio baketsu bat lortzearen aldeko oihua izatea nahi du.
Iñigo Iturrate Euskalduna Bilbaoko zuzendari nagusiak adierazi duenez “galaren egitarauak oso obra esanguratsuak batzen ditu, gure historiako une garrantzitsuenekin eta justizia eta bakearen behar unibertsalarekin lotzen gaituztenak. Horretarako, Euskaldunarekin lotura handia duten artistak dauzkagu gurekin: BOS, Korala, Hortzmuga, eta ospe handiko bi artista, Izaro eta Asier Etxeandia”. Bere aldetik, Leixuri Arrizabalaga Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak gogorarazi du: “Urteurrena hau etxean eta etxekoekin ospatzea da 25 urte honeek omentzeko modurik onena da. Ekitaldi honek, beste behin be, gure gizartearen eta Bizkaiko kulturaren espiritu solidarioa erakusten dau: bakearen eta giza eskubideen defentsaren aldeko apustua eginez. ‘Bake soinuak’ guretzat garrantzitsua dan efemeridea ospatzeko balioko dau, baina egungo munduko gerra egoera salatzeko bozgorailu be izango da. Artea eta kultura mundua hobetzeko aldaketa eragile-moduan erabiltzea”.