Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara
We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.
22 ekitaldik osatzen dute kultura eta aisialdi eskaintza abenduaren 19tik urtarrilaren 14ra bitartean. Arte eszenikoak, musika, kontzertuak eta aire zabaleko jarduerak, bisita antzeztuak eta metalezko basoan egingo den argi-ibilaldi ikusgarria izango dira Euskalduna Bilbaoren Gabonetako agendan
Leixuri Arrizabalaga, Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak, eta Nerea Lupardo, Euskalduna Bilbaoko zuzendari nagusiak, Bilboko Biltzar eta Musika Jauregiko Gabonetako programazioaz gozatzera gonbidapena egin dute gaur goizean: ‘Gabonak´23, opari magikoa’. Programazio berezia errepresentatzen duen kartela kulturaren, edertasunaren eta harmoniaren gustua irudikatzen duen ballet dantzaria da. Izan ere, familia osoarentzako eta mota guztietako publikoari zuzendutako eskaintzak honako hauek biltzen ditu: "El cascanueces" eta "El lago de los cines"; bertako talentuak dantzatutako ballet gala eta "Bilbao es Ballet" saria; magia, zirkua eta haurrentzako antzerkia euskaraz, bisita gidatu antzeztuak, bela-bataioa, Disney-en mundua, gospela, Izaroren "Cerodecero" bira abian jartzen duen lehen kontzertua...
Leixuri Arrizabalaga, Euskara, Kultura eta Kirol nabarmendu duenez “kultura indartzea da gizartearekin dugun konpromisoaren funtsezko zutabeetako bat. Horregatik, beti saiatzen gara kultura-kontsumoa sustatzen, eta, horretarako, kultura eskuragarria, erakargarria eta, batez ere, pertsona guztien eguneroko bizitzaren zati integrala izatea sustatzen dugu, hauen adina edozein dela ere”.
Ildo horretan, eta Euskalduna Bilbaoko zuzendariarekin bat eginez, programazioari buruz aipatu du “noizean behingo entretenimendua eskaintzeaz harago joan nahi dugu; gure helburua esperientzia kultural esanguratsuak sortzea da, denboran eta bizi dituztenen oroimenean luzaro iraungo dutenak, hain zuzen ere”.
Nerea Lupardo, Euskalduna Bilbaoko zuzendari nagusiak azaldu du helburua “familia mota eta, oro har, pertsona guztiei zuzendutako programazio erakargarria osatzea, anitza eta inklusiboa”. Jarraian, “Euskalduna Bilbaon kulturaz, edertasunaz eta harmoniaz gozatu nahi dugu Bilbo eta Bizkaiko ikusleekin batera” adierazi du.
Lupardok hurrengoen artean aukeratzeko gomendioa egin du “ballet klasikoa, bertako talentua, magia, zirkua, haurrentzako antzerkia euskaraz, bisita gidatu antzeztuak, bela bataioa, Disneyren mundua, gospela, Izaroren ‘Cerodenero’ birako lehen emanaldia, Urteberriko kontzertua... Gabonak 2023 programa gure gabonetako zorionik beroena izateaz gain, Euskaldunaz gozatzera etortzeko gonbitea ere bada. Gurean ez dadila inor planik gabe geratu, aukera haundia da eta: ikuskizunak barruan eta kanpoan, doako jarduerak... ezer falta ez dadin lan egin dugu.”.
'Gabonak´23, opari magikoa' programazioaren aurkezpena Mireia Garaigorta biolinistaren musikarekin girotu da,’Tanborin’ taldeko kidea, urtarrilaren 7an 'Aire Zabalean' zikloan arituko den taldea. Prentsaurrekora gerturatu diren komunikabideek, Disney ‘Magia y Sinfonía’ ikuskizunaren eszena batez gozatu dute, Frozen filmeko ‘Suéltalo’ abestiaren interpretazioarekin, Cristina Gallegoren ahotsean, ikuskizunaren musika-zuzendari Gerardo Gardelín maisuak pianoan lagunduta. Honen ostean, ‘Bilbao es Ballet’ galaren aurrerapen bat, Teresa González Ardanazen Ballet Klasikoko Estudioko bi ikasleren eskutik, Blake Neelyren ‘Forbidden Endearment’ pieza taularatu dute. Mago Valen izan da eman dio prentsa agerraldi honi amaiera eman diona, ‘Ilusioak fabrikatzen’ ikuskizunaren prestidigitazio ikuskizun batekin.
Sarrerak: euskalduna.eus, lehiatilan eta Kutxabank kutxazainetan