eu es

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

GABONAK EUSKALDUNA 2019

  • Abenduaren 8tik urtarrilaren 12ra: 37 ikuskizun, 57 emanaldi eta dagoeneko salgai dauden 57.505 sarrera

 

Bilbon, 2019ko azaroaren 19an.- Euskalduna Jauregiak 37 ikuskizunez osatutako egitaraua prestatu du Gabonetarako; 57 emanaldi eta dagoeneko www.euskalduna.eus webgunean eta ohiko beste kanal batzuetan salgai dauden 57.505 eserleku eskainiko ditu.

Gaur goizean, Lorea Bilbao Euskara eta Kulturako Foru Diputatuak eta Andoni Aldekoa Euskaldunako Zuzendari Nagusiak, 2019ko abenduaren 8tik 2020ko urtarrilaren 12ra luzatuko den Euskalduna Jauregiaren kultur proposamena aurkeztu dute.

"Gabonak Euskalduna" ekimenak Gabonetako programazioaren oinarria izaten jarraituko du. Aurten ere, denentzako eskaintza dago. Umeentzako 4 ikuskizunek osatutako eskaintza aurreikusi da “FAMILIA” izeneko blokean. Horien artean azpimarragarriak dira Pirritx, Porrotx eta Marimotots eta mundu osoan zehar ezaguna den Cantajuego. Musikak ere badu bere tartea, Disneyren filmetako abesti ezagunenetatik egingo den Disnemania ibilbidearekin; eta Jules Verneren "La vuelta al mundo en 80 días" maisulana, moldaketa bikain, dibertigarri eta azkarrean etorriko da, musika formatuan.

“MUSIKALA”  blokean, fedeari, adiskidetasunari, lehen maitasunari, nortasunaren bilaketari, elektro-latinoari eta Whitney Houstoni buruzko “La Llamada” komedia musikala, eta ZARZUELAn “ La del manojo de rosas” obrek osatzen dute bi atal hauek.

Gabon hauetan, Euskalduna Jauregiko ikusleek dantzaz gozatu ahal izango dute berriro. “DANTZA” atalean, klasiko handiak: “El Cascanueces”, “Beltxargen aintzira” eta “Loti Ederra”, hiruak ere Moscow State Ballet-en eskutik, “Pinocchio”  benetako ume bilakatzea amesten duen egurrezko txotxongiloaren istorioa, umeei zuzendutako ballet formatuan helduko da. Azkenik, Armada errusiarra: abesbatza, balleta eta orkestra ere arituko da.

Nobedabe bezala, aurton, “MAGIA” blokea eskeintzen da 3 ikuskizunez osatuta: “Toni Bright, buruaren magia”,  eta “Hurbileko Magia Jaialdia”-ren barne, 3 ikuskizun: Woody Aragonen, Dani DaOrtizen eta Juan Varela txiletarra eta aurton, beste behin, Dakris mago ikusezinaren itzulera.

 

“MUSIKA” atalari dagokionez, Grammy bat irabazi duen bertako artista bat, Iñaki Uranga, Big Band formatuan, “Tengo un sueño” ikuskizunarekin; lehen aldiz formatu akustikoan entzun ahal izango den Manolo Garcíaren oso kontzertu berezia;eta Hollywood Symphony Orchestraren eskutik, Amazing World of Ennio Morricone eta A Celebration of John Williams.

“KLASIKA” blokean, “Los chicos del coro” izenez ezagunagoa den eta aurten 30. urteurrena ospatzen duen Lyongo Saint Marc Abesbatzaren emanaldi berezia. Eta ohikoa denez, Euskaldunako agertokian BOS arituko da –aurten hiru emanaldi eskainiko ditu–; Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Sailak sustatutako “Gabonetako Soinuak” kontzertua; Bilboko Udal Txistulari Bandaren “Gabonetako kontzertua”; Bilboko Udal Musika Bandaren “Miradas desde la infancia”; Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren kontzertu bi, “Ravel” eta “Aingerua”; “Gabonetako Kontzertu Handia”; “Urte Berriko Kontzertu Handia”; Hollywood Symphony Oschestrak  “Hans Zimmer” emango ditu; EGOren neguko denboraldiko kontzertu bat; Euskal Operaren Une Handien entsegua eta kontzertua; eta Carmina Burana eta Beethovenen 9. Sinfonia eta ahots beltzen musikaren itzulera, Alabama Gospel Choir.

Hamabi egunetan Euskalduna Jauregiak ikuskizun bat baino gehiago jasoko du: abenduaren 16an (BOS eta Hollywood Symphony Orchestra: “Ennio Morricone”); abenduaren 20an (Gabonetako Kontzertu Handia eta BOS); abenduaren 21ean (Manolo García eta Toni Bright, buruaren magia); abenduaren 22an (Carmina Burana, Bilboko Udal Musika Banda eta Toni Bright, buruaren magia); abenduaren 26an (La Llamada eta Disnemania); abenduaren 27an (Iñaki Uranga eta La Llamada); abenduaren 28an (Los Chicos del Coro eta Disnemania); abenduaren 29an (Euskal Operaren Une Handien Entsegu Orokorra ikus-entzuleekin eta Pirritx, Porrotx eta Marimotots); abenduaren 30ean (Armada Errusiarra eta Euskal Operaren Une Handiak); urtarrilaren 3an (Alabama Gospel Choir, ”Pinocchio” Ballet for children eta Moscow State Ballet: “Loti Ederra”); urtarrilaren 4an (La Vuelta al Mundo en 80 días eta EGO); eta urtarrilaren 11n (Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eta Dakris, mago ikusezina).

Sarrerak 2 eurotik hasita (kudeaketa gastuak barne).