Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara
We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.
Abenduaren 5etik 7ra, ezusteko amaiera duen tragikomedia ironikoa
Sari asko dituen Isabel Ordaz, Emakume Antzezle Onenaren Goya saria irabazitakoa, Josu Ormaetxe Bilboko antzezle ezaguna eta Marta Urcelay bilbotarra dira Víctor Winer dramaturgo argentinarraren lan honen protagonistak, Celso Cletoren zuzendaritzapean
Bilbon, 2019ko urriaren
Euskalduna Jauregiak “Freno de mano” komediaren itzulera jasoko du abenduaren 5etik 7ra. Oraingo honetan protagonistak sari asko irabazi dituen Isabel Ordaz, Emakume Antzezle Onenaren Goya saria irabazitakoa, Josu Ormaetxe Bilboko antzezle ezaguna eta Marta Urcelay bilbotarra izango dira.
Víctor Winer dramaturgo argentinarraren komedia barregarri eta gaurkoa, Celso Cletoren zuzendaritzapean helduko zaiguna. Antzezlanak New Yorkeko Unibertsitatearen Antzerki Sari Nagusia lortu zuen.
Ormaetxe eta Ordaz Matilde eta Jose dira, irteera bat bilatzen ari diren senar-emazteak; bizitzeko, zoriontsu izateko aukera. Bizitzak alde batera utzita, hainbeste zorigaitzen aurrean konponbidea baino ez dute lortu gura. Matildek poesiaren bitartez, Josek zentzugabeko ilusioaren bidez.
Bizitza ikusteko duten moduaren bidez ikus-entzuleen artean barrea eta harridura eragingo duten bi pertsonaia maitagarri. Eta lehengusina?… beti dago dena hankaz gora jartzera datorren lehengusina bat. Ezusteko amaiera duen tragikomedia ironikoa.
Sarrerak salgai daude jada www.euskalduna.eus webgunean eta ohiko beste kanaletan.
Prezioa: 30 euro (kudeaketa gastuak barne).