Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara
We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.
Sarreren dirua modu automatikoan itzuliko da, salmentarako kanal berberak erabiliz
Bilbon, 2020ko apirilaren 17an
Film Symphony Orchestrak (FSO) Euskalduna Jauregiari jakinarazi dionez, agintariek koronabirusari aurre egiteko hartutako neurriak eta Covid-19aren krisiak eragindako ez ohiko egoera kontuan izanda, FSOk bertan behera utzi behar du maiatzaren 23rako Jauregian aurreikusita zegoen kontzertua.
Hori dela eta, datozen egunetan sarreren dirua modu automatikoan itzuliko da, salmentarako erabilitako kanal berberak erabiliz. (Oharra: Euskaldunako txarteldegiak itxita egongo dira bestelakorik jakinarazi arte).
Orkestrak barkamena eskatu du egoera horrengatik, baina ezagutzen ditu epidemia honek dituen arriskuak, eta badaki aurre egiteko modu bakarra denok elkarrekin aritzea dela. Hori dela eta, une honetan beste egun bat jartzea ezinezkoa denez eta gertuko etorkizunak sortzen dituen zalantzak kontuan izanda, bertan behera uztea beharrezko neurri arduratsua dela uste du. FSOk eskertu egiten die bere erabakia ulertzea ikus-entzuleei, eta barkamena eskatu du sortutako eragozpenengatik.