Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara
We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.
Miguel de la Vía – Torre Loizaga bildumako Rolls-Royce ibilgailuen aukeraketa ikusgarria egongo da ikusgai, lehenengo aldiz, Euskalduna Jauregian, abenduaren 15etik urtarrilaren 7ra.
Erakusketak, alde batetik, Ochoa García de Loizaga familiaren eta Museoaren fundatzaile Miguel de la Vía enpresariaren historia biltzen du. Azken hori Europako Rolls-Royce bilduma bakarraren sortzailea da, eta 1910etik 1998ra bitartean fabrikatutako eredu guztiak bildu ditu.
Bestetik, bilduma horretako autorik esanguratsuenak jarri dira ikusgai, denboraren arabera antolatutako kontakizun lineala osatuz, hamarkada guztietako adierazgarriak diren ibilgailuekin.
Erakusketak automobilen historiako uneak azaltzen ditu, baita horiek izan zuten eragina ere, hala gizartean nola une bakoitzeko kulturan. Horretarako, hainbat agertoki eta gai eskaintzen dira, historia horretako hamar garairekin bat eginez, horiek ibilgailu bakoitzaren diseinuan eta teknikan izan duten eragina interpretatuta.
Espazio hauek irudi handien bidez girotuko dira, garai bakoitzaren aipamen estetikoekin, ibilgailu bakoitzari lotutako une berezien erreferentzia bisualekin eta antzerki-argiztapenez lagundutako elementu eszenografikoekin, bisita esperientzia erakargarria eta murgiltzailea bihurtzeko xedez.
Erakusketa osatzeko, tailerrentzako gune bat eta bildumako ibilgailuekin osatutako Photocall bat egongo dira.
Maharajen, erregeen eta Hollywoodeko artisten autoak, “Estasiaren espiritua” figurarekin batera, protagonista izango dira, publiko osoari, bereziki familiei, zuzendutako erakusketa honetan.