eu es

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

EUSKALDUNAK “INSURANCE WORLD CHALLENGES” JASOKO DU BIHAR, EUROPA HEGOALDEKO ASEGURUEN SEKTOREKO EKITALDI NAGUSIA

150 pertsona baino gehiago elkartuko dira Euskaldunako Auditorium-ean, segurtasun neurri zorrotzekin, online partaidetza eta aurrez aurrekoa uztartuko dituen ekitaldian

Bilbon, 2020ko irailaren 22an

 Euskaldunak Insurance World Challenges izenekoaren zazpigarren edizioa jasoko du bihar, Europa Hegoaldeko aseguru sektoreko ekitaldi nagusia. Aurten, lehen aldiz, hibridoa izango da. Antolatzaileek aurreikusten dutenez, mila pertsona baino gehiagok jarraituko dute ekitaldia bi seinaleetako batetik: seinale birtualetik eta Euskalduna Bilbaon egingo den aurrez aurrekotik. Horrela, kongresu jarduera Euskaldunara itzuliko da.

Guztira, 15 ordu baino gehiagoko ekitaldia, horietatik 6 Euskaldunako Auditorium-etik. Bertan 150 pertsona baino gehiago elkartuko dira, segurtasun neurri zorrotzak betez. Goizean zehar, aseguru sektorearen ekosistemari eta Silver Economy izenekoari –zilarrezko ekonomia– buruz egingo da berba, eta eztabaidarako panelak eta Show&Tell  izenekoak (15 startup-en aurkezpenak, 5 minutuko aurkezpenaren bitartez sektorerako dituzten soluzioak erakusteko) egongo dira.

Insurance World Challenges, startup & insurtech de Community of Insurance izenekoaren, industriaren eraldaketa digitalerako ekosistema global eta nazioartekoaren, urteroko jaialdi handia da.

 Seal Award-en banaketa

Euskaldunak jasoko duen aurrez aurreko ekitaldiari amaiera emateko, Seal Award izenekoak banatuko dira, insurtech onenei emango zaizkien sei sari, horietako 4 COIk aukeratutakoak eta beste bi jendearen bozketaren bitartez hautatuak. Informazio gehiago: https://communityofinsurance.es/2020/07/12/nominados-seal-awards-2020/