eu es

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

EUSKALDUNAK “BOLEROS, MENTIRAS Y VÍDEOS CASEROS” ANTZERKIKO KOMEDIAREN ESTREINALDIA JASOKO DU

Celso Cleto zuzendari portugaldar arrakastatsua Euskalduna Jauregira itzuliko da bere lan berriarekin,  “Boleros, mentiras y vídeos caseros” antzerki komediarekin. Lan horretan ere Gurutze Beitia antzezle bizkaitarra izango da protagonista.

Gaur goizean, zuzendariak, antzezlanaren hiru protagonistek –Gurutze Beitiak, Chema Trujillok eta Karmele Larrinagak– lagunduta, proiektu berriaren xehetasunak aurkeztu ditu. Entseguak hasita daude jada, eta martxoaren 18an estreinatuko da Euskaldunan, 20:00etan.

Martxoaren 18, 19, 20, 21 eta 22an Euskaldunako 0B Aretoak Lázaro Matheus “Puerta con Puerta” lanaren egilearen komedia berria jasoko du. Benetako barreterapia saioa.

Konkista gau batek izan ditzakeen nahasketa posible guztiak izango dira ezer dirudiena ez den trama harrigarri eta dibertigarriaren osagaiak.

Sinopsia

Begoña (Gurutze Beitia), berriro maitemintzeko duen gogo biziaren ondorioz Julio (Chema Trujillo) ezagutuko duen emakume dibortziatua da. Julio, harreman bat hasteko gizon ezin hobea da. Baina, bidean, Begoñak kontrolatu ezin izango duen zerbait gertatuko da. Bere adiskide onena eta konfidentea den Cristinarekin (Karmele Larrinaga) batera, egoera guztiz ezustekoa eta absurdua bizi izango du, bata bestearen ostean datozen gaizki-ulertuek eta gezurrek osatutakoa, itxurakerien “galtzerdiari” buelta emanez, aitortzen eta boleroen erritmora.

Sarrerak salgai daude jada www.euskalduna.eus helbidean eta ohiko beste kanal batzuetan. Prezioa: 29 euro (kudeaketa gastuak barne).