Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara
We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.
Akromegalia gaixotasun endokrino arraroa da, pertsona helduengan ematen dena, eta bere ezaugarria hazkuntzaren hormonaren etengabeko gehiegizko sekrezioa da
Ehun paziente, senide eta osasun arloko profesional inguru elkartuko dira, patologiari eta hori jasaten dutenen bizitza kalitateari buruzko jakinminak eta dauden berrikuntzak lantzeko
Bilbon, 2019ko urriaren 17an
Euskalduna Jauregia izango da Akromegalia duten pazienteen VII. Topaketa Nazionalaren agertokia larunbat honetan. Gaixotasun arraro hori, pertsona heldua denean gertatzen den hazkuntzaren hormonaren gehiegizko ekoizpenak sortzen du, eta urteetan zehar ehunen eta organoen handitze graduala eragiten du.
Topaketa, Endokrinologia eta Nutrizio Elkarte Espainiarraren 60. Kongresu Nazionalaren barruan dago, eta ehun pertsona baino gehiago elkartuko dituela aurreikusten da, Euskadi osotik, Kataluniatik, Kanariar Uharteetatik, Galiziatik, Madrildik, Murtziatik, Valentziatik… etorritako pazienteen, senideen eta osasun arloko profesionalen artean.
“IGF-1etik haraindi” izenburupean, topaketan patologiari eta hori jasaten dutenen bizitza kalitateari buruzko jakinminak eta dauden berrikuntzak landu ahal izango dira.
Larunbateko topaketaren aurretik, bihar, SEEN elkartearen 60. KONGRESUAREN barruan, solasaldi bat egingo da, eta bertan, Moisés Mercado doktoreak, nahasmendu hipofisarioetan aditua den endokrinoak eta Raquel Ciriza Akromegalia dutenen Espainiako Elkarteko presidenteak hartuko dute parte.
Akromegalia
Akromegalia gaixotasun endokrino arraroa da, pertsona helduengan ematen dena, eta bere ezaugarria hazkuntzaren hormonaren etengabeko gehiegizko sekrezioa da. Kasu gehienetan, hipofisian, burezurraren oinarrian dagoen guruin txiki batean, dagoen adenomak (tumore onberak) eragiten du.
Topaketaren antolatzaileek eman dituzten datuen arabera, Euskadin gaixotasun hori duten 150 pertsona inguru daude, eta Estatu osoan 3.000 baino gehiago.
Halaber, adierazi dutenez, pazienteek duten arazo nagusia gaixotasunaren ezagutza falta da, eta horrek diagnostikoa atzeratzea dakar. Batez beste, akromegaliaren diagnostikoa 10 urte atzeratzen da, eta larunbateko topaketan, aurrerapausoekin, diagnostikorako estrategiekin, tratamenduarekin, komorbilitateekin eta akromegalia duten pazienteen bizitza kalitatearekin erlazionatutako zenbait alderdi aztertuko dira.
Informazio gehiago eta elkarrizketak:
Asociación Española de Afectados por Acromegalia, 699 95 92 60