Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara
We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.
BISONS ECLUB-ek debuta egingo du Superligan. Debut hori Euskaldunan izango da, urtarrilaren 10ean, eta FCBarcelona, Vodafone Giants eta Gerard Piquék eta Ibai Llanosek sortutako taldearekin batera arituko da, besteak beste. Bilboko Euskalduna BISONS ECLUB-en egoitza izango da. Horretarako, 300 m2-ko gunea gaituko da, taldeak partidak jolas ditzan.
Bilbo, 2021eko abenduaren 9a
Euskalduna eta BISONS ECLUB (bideo-jokoen liga profesionalean debuta egingo duen talde bizkaitarra) akordio batera iritsi dira, kirol elektronikoen klubaren egoitza izateko. Klubak eSports-en ekosistemaren eragina Bilbora ekarriko du. Ekosistema horrek mundu osoan 200 milioi jarraitzaile baino gehiago ditu.
Euskaldunak erabaki hau hartu du bere helburu estrategikoak betetzeko, hala nola publiko gazteenaren target izatea edo bere ekitaldietan edukien eskaintza berria gehitzea. Horretarako, Euskaldunaren geletako bat gaituko du, zeinak kanpoko sarbidea duen, lan egiteko eremu zabal bat, League of Legendsen jokalarientzako entretenimendu-gela bat eta atsedena hartzeko eta partidak aztertzeko gune bat. Azkenik, lehiaketetarako gunea ere egongo da, eta, gainera, eserlekuak izango ditu jendea taldearen partida ofizialetara bertaratu eta Euskaldunatik zuzenean ikusteko aukera izateko.
2020an zehar, eSportsek mundu maila duen kontsumoa % 70 handitu zen, eta 395 milioi ikusle baino gehiago erregistratu ziren. Halaber, sektoreko analista adituen arabera, espero da 2023rako 645 milioi pertsona baino gehiago izatea. Bideo-jokoen Liga Profesionalak edo LVPk (MEDIAPRO taldea) Europako lurraldeko League of Legends ligarik handiena kontrolatzen du, eta BISONS ECLUB-ek bertan parte hartuko du denboraldi honetan. Halaber, 13 milioi ikusle izan zituen guztira 2021ean.
BISONS ECLUB eSports taldea baino askoz gehiago da; izan ere, klubaren filosofiak lau oinarri ditu: eSports, entretenimendua, ekitaldiak eta hezkuntza. Ildo horretan, indarra handia hartzen du Euskaldunarekin eratu dugun aliantzak; izan ere, bere helburua beti izan da proiektu eta ekimen berritzaile eta teknologikoak identifikatzen eta hirira erakartzen jakitea”, azaldu zuen Aritz González BISONS ECLUB-eko managing zuzendariak.
EUSKALDUNAk, bere aldetik, ekimen honen bidez honako hau aurreikusten du: publiko gaztearen artean posizionamendua lortzea; inguru digital gazte eta akademikora hurbiltzea; eta hiriaren eta lurraldearen nazioarteko hedapen handiagoa, eSports-en eta eduki digital eta prestakuntza-eduki berrien sektorean argi eta garbi kokatzeko eta Euskaldunak gaming munduan hedapen handiagoa izateko BISONS ECLUB-en eskutik.
BISONS ECLUB-en eta EUSKALDUNAREN arteko akordio honen zutabeetako bat hezkuntza eta bideo-jokoen erabilera arduratsua da. Proiektuaren bidez, aurreikusten da Bilbo hiriari sektorean espezializatutako profil profesionalen garapena eta bideo-jokoen munduarekin lotutako lan-aukerak eskaintzea.
EUSKALDUNA eta BISONS ECLUB-en arteko lehenbiziko ekitaldia, aurkezpen ekitaldia izango da, EUSKALDUNA-ko Urban Hall-en datorren abenduaren 20an. Ekitaldi honetan kluba ofizialki aurkeztuko da eta baita League Of Legends taldea. Ekitaldian Weezy-k, Rico Rossa DJ set-ek eta beste hainbat artistek joko dute. Ekitaldia doakoa izango da eta sarrera mugatua egongo da Covid-aren kontrako neurri guztiak jarraituz. Ekitaldian parte hartzeko izen-ematea egunotan irekiko da BISONS ECLUB-aren webgune ofizialean www.bisonseclub.com.
Bideoa ikusi: https://youtu.be/BEqcaul1qJ4