eu es

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

EUSKALDUNA BILBAOREN ASTE NAGUSIA 2023: ‘GUREKIN OSPATU!’

Euskalduna Bilbaok 2023ko Aste Nagusia bertan ospatzeko gonbitea egiten du, kultur programazio aberats eta askotarikoarekin. Honi 'Grease el musical' espektakuluak emango dio hasiera, abuztuaren 17an, eta Mayumana-ren azken ikuskizunak (Impulso) itxiko du honen mundu mailako estreinaldian.

'AurreraFest!' bertako talentuari zuzendutako jaialdiak, 'Las chicas del trébol' antzezlanaren estreinaldiak, 'La curva de la felicidad' -ek eta Markeliñeren 'Carbón club' -ek osatuko dute barruko eszenatokien eskaintza; Itsaso Txikian haurrentzako bela-bataioko 3 jardunaldi eta ROOF Euskalduna Terraza dira kanpoaldeaz gozatzeko proposamenak

  

Bilbon, 2023ko ekainaren 23an

Lorea Bilbao, Euskara, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak, eta Nerea Lupardo, Euskalduna Bilbaoko zuzendari nagusiak, 'Gurekin ospatu!' jai programa aurkeztu dute eta honek Bizkaiko hiriburuko Musika eta Kongresuen Jauregia Aste Nagusiko egitarauan sartzen du, gozatzeko eta aisialdirako eskaintzarekin, eraikin barruko aretoetan zein kanpoaldeko bi gunetan: Itsaso Txikia eta ROOF.

Euskalduna Bilbaok Mayumana-ren azken ikuskizunaren eta 'Las chicas del trébol' komediaren estreinaldiak hartuko ditu. Bi espektakuluak 2023ko Aste Nagusiko programazio bereziaren parte dira, ia hilabete oso bat beteko duen kultur egutegia, abuztuaren 17an hasi eta irailaren 10era arte joango dena.

Euskalduna Bilbao publiko guztiei hurbiltzeko helburuarekin, 5 ikuskizunek betetzen dute agenda: 'Grease, el músical' eta 'Impulso', Mayumana-ren azken ikuskizuna, Euskalduna Bilbaoko Auditoriumean mundu mailan Euskalduna Bilbaoko Auditoriumean estreinatuko dena, izango dira programazioaren buru;. 'Las chicas del trébol' antzerki ekoizpen bizkaitarraren estreinaldia; 'La curva de la felicidad' komedia eta Markeliñeren 'Carbón club' ikuskizuna. Gainera bertako artistei zuzendutako Aurrera Fest! jaialdiaren laugarren edizioa, haurrentzat bela-bataioko 3 jardunaldi izango dira Itsaso Txikian eta 360º panoramika ikusgarria duen ROOF Euskalduna Terraza, inoiz ez bezala gozatzeko eta, su artifizialak ikusteko eta DJ-ek ekarriko duten chill out eta tech house musikaz jantzitako jai giroaz gozatzeko leku paregabea.

Sarrerak: euskalduna.eus, lehiatilan eta Kutxabank kutxazainetan gaurtik aurrera, ostirala, ekainak 23.