eu

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

EUSKALDUNA BILBAOK “THE WELLBEING SUMMIT 2022” ETA LEHEN BAIDATA FOROA HARTUKO DITU ASTE HONETAN

  • The Wellbeing Summit 2022k mundu osoko kultura-, zientzia-, gobernu- eta gizarte-arloko 60 lider baino gehiago bilduko ditu bihartik ostiralera Euskaldunan, ekintza kolektiboaren bidez aldaketa soziala eta komunitarioa jorratzeko
  • Datuaren Europako astearekin bat etorrita, ekainaren 2an BAIDATA Elkarteak bere lehen Foroa egingo du. Bertan, Europako eremu komunera konektatutako datu-guneen garapena bizkortzeko ekintzen berri emango du, eta datuak eta kudeaketa subiranoa zergatik diren etorkizuna azalduko du.

 

Bilbon, 2022ko maiatzaren 31n.- Euskaldunaren ekaineko agenda meeting and event garrantzitsuz beteta dago. Aste honetan bi ekitaldi garrantzitsu izango dira Jauregian: ekintza kolektiboaren bidez aldaketa sozial eta komunitarioari helduko dion The Wellbeing Summit 2022, jardueraren zati nagusia handiena asteazken, ostegun eta ostiral honetan (ekainak 1, 2 eta 3) izango duena; eta IDSAren datuen subiranotasunaren estandarraren irismena erakutsi gura duen Lehen Baidata Foroa, ekainaren 2an, ostegunean.

“The Wellbeing Project”

Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udala Wellbeing Project-ekin –ekimenaren arduradunarekin– elkarlanean ari dira nazioarteko lehen The Wellbeing Summit 2022 goi-bilera antolatzeko. Horren programazioa bihar hasiko da. Ashoka, Impact Hub, Porticus, Skoll Foundation, Synergos Institute eta Georgetowneko Unibertsitateak batera sortutako biurteko ekitaldia da.

  1. edizio honetako egitarauaren agertoki nagusia Euskalduna izango da. Bertan, hitzaldiak, elkarrizketak eta eztabaida-panelak egingo dira, norbanakoaren, erakundeen eta gizartearen ongizatearen arteko loturak azpimarratzeko. Nazioartean ospea duten kultura, zientzia, gobernu eta gizarte aldaketarako 60 lider baino gehiago egongo dira, hala nola Laureline Simon (One Resilient Earth-eko sortzaile eta zuzendaria), Mallika Dutt (Inter-Connected erakundeko ekintzaile eta sortzailea, ekintzailea), Carlone Schemee (Manejo Ambiental-eko bazkidea eta ongizate eta gizarte aldaketarako erakundeen sortzaileetako bat) eta Clare Celeste artista. Juan Mari Aburto (Bilboko alkatea) Satish Kumar (ingurumenzalea), Lorea Bilbao Ibarra (Bizkaiko Euskara, Kultura eta Kirol diputatua) edo Aaron Pereira eta Sandrine Woitrin-ekin (The Wellbeing Project-eko zuzendarikideak) batera, besteak beste, neurozientzia, ingurune-kidetasuna, belaunaldien arteko trauma edo kultura osasungarriagoak sustatzeko modua gaiak jorratuko dituzte.

Gainera, artea ekitaldiaren bihotzean egongo da, ikusizko arteen eta arte eszenikoen programa ikusgarriarekin. Manuel Bagorro izango da komisarioa, Vicente Todoliren aholkularitzarekin. Nazioarteko artista garaikideei berariaz komisariatutako hamabi lan biltzen ditu. Artista horien artean daude Grimanesa Amorós, Miroslaw Balka, Janet Cardiff & George Bures Miller, Nikhil Chopra, June Crespo, Alicia Framis edo Carlos Garaicoa. Horiek guztiek hirian zehar hedatzen diren hainbat lan sortu dituzte, barne-ongizatea ikuspegi pertsonal desberdinetatik aztertzeko. Aipatzekoak dira Nikhil Chopraren performancea eta Remember This: The Lesson of Jan Karski antzerki pieza, David Strathairn aktorearekin, Azkuna Zentroan.

Baidata

Datuaren Europako astearekin bat etorrita, ekainaren 2an, Euskalduna Bilbao datuen Europako epizentro bihurtuko da egun batez, BAIDATA Foroari esker.

Ekitaldiak BAIDATA elkartearen aurkezpena ekarriko du. Datuaren ekonomian lidergo publiko-pribatua bultzatzen duen Estatu mailan lehen elkartea da. Aldi berean, Europako espazio komunera konektatutako datu-espazioen garapena bizkortzeko bere ekintzak ezagutarazteko eta datuak eta kudeaketa subiranoa zergatik diren etorkizuna azaltzeko aukera izango du.

Ostegun honetako foroan, Europako Batzordeko, Eusko Jaurlaritzako, Bizkaiko Foru Aldundiko eta Bilboko Udaleko ordezkariak eta sektorearekin erlazionatutako enpresa digital eta industrialak bilduko dira datu-guneekin zerikusia duten kontinenteko erakunde nagusietan.

Informazio gehiago: www.euskaldunabilbao.com