Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara
We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.
- Bilbao Ekintzaren laguntzarekin egingo den konferentzia teknologikoa, Xabier Ochandiano Bilboko Udaleko Ekonomiaren Garapen, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotziak inauguratuko du
Bilbon, 2022ko urtarrilaren 28an
Datorren urtarrilaren 29an, larunbatean, Euskalduna Bilbaok, sektorean erreferentziazkoa den BilboStack ekitaldi teknologikoaren 10. edizioa hartuko du 0E aretoan. Topaketa lehen edizioaren formatu eta filosofia berarekin egingo da, eta Xabier Ochandiano Bilboko Udaleko Ekonomiaren Garapen, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotzia izango da inaugurazio ekitaldian.
Laurehun profesionalek baieztatu dute bertaratuko direla, baina asko izan dira oraingoan kanpoan geratu direnak. Pandemiaren ondorioz 2021ean bakarrik eten zen ekitaldiak komunitate teknologikoko 700 profesional baino gehiago bildu zituen aurreko edizioan, eta estatuko zein nazioarteko erreferentziazko hizlariak izan zituen.
BilbaoStack, komunitate teknologikoan modu aktiboan parte hartzen duten pertsonek modu desinteresatuan antolatutako ekitaldia da. Hizlariek ez dute kobratzen euren ezagutzak partekatzeagatik, eta duela edizio askotik, konferentziaren antolaketa sektorerako sexuen parekotasuna bilatuz egiten da. Hitzaldiak arloko profesionalek ematen dituzte, eta edukiaren kalitateari ematen diote lehentasuna, teknologiaren esparruko dibertsitatearen eta benetako integrazioaren adibide den ekitaldian.
BilboStack 2022k hainbat hizlari garrantzitsu bilduko ditu: Cata Oyaneder (Software Engineer@DAZN), Carlos Hernández (Bootstrapping @quaderno), Edu Tomás (Developer @ Plain Concepts), Teodora Bozheva (CEO @Berriprocess Agility), Eduardo Ferro (Platform Engineering Manager @ Clarity.ai), Bea Martín (Chief Digital Officer (CDO) BBDO-España), Naiara Abaroa (Front-end Designer @ Wise) eta Pablo Garaizar (Lecturer @ Deustuko Unibertsitatea)
Informazio gehiago: www.euskaldunabilbao.com