eu es

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

EUSKALDUNA BILBAOK ASKOTARIKO MEETINGS & EVENTS AGENDA AURKEZTUKO DU BESTE ASTE BATEZ

Datozen egunetan, Euskaldunan hainbat motatako ekitaldiak egingo dira, hala nola azokak, eta hitzaldiak, eta gai hauek jorratuko dira, besteak beste: unibertsitateko orientazioa, arkitekturaren joerak, osasun mentala eta Estatuko etxebizitza-parkea zaharberritzea: azaroaren 3tik 6ra, “CGPJ-CSCAE XIII. JARDUNALDIAK”; azaroaren 3an, “UNITOUR-XVI. UNIBERTSITATEKO ORIENTAZIO ARETOA”, azaroaren 4tik 5era, “BIZKAIKO OSASUN MENTALEKO SAREAREN XI. JARDUNALDIAK”, eta azaroaren 5etik 7ra, “SIE HOME-EUSKADIKO 15. ETXEBIZITZA ETA DEKORAZIO HIGIEZIN-ARETOA”

 Bilbon, 2021eko urriaren 29an

Euskalduna Bilbaok askotariko Meetings & Events agenda aurkeztuko du beste aste batez. Datozen egunetan hainbat ekitaldi izango dira, besteak beste: azaroaren 3tik 6ra, “CGPJ-CSCAE XIII. jardunaldiak”; azaroaren 3an, “UNITOUR-XVI. unibertsitateko orientazio aretoa”; azaroaren 4tik 5era, “Bizkaiko osasun mentaleko sarearen XI. jardunaldiak”; eta azaroaren 5etik 7ra, “Sie Home-Euskadiko 15. etxebizitza eta dekorazio aretoa”.

 

CGPJ-CSCAE XIII. JARDUNALDIAK/BOTERE JUDIZIALAREN KONTSEILU NAGUSIA - ESPAINIAKO ARKITEKTOEN ELKARGOEN KONTSEILU NAGUSIA (azaroak 3-6)

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren eta Espainiako Arkitektoen Elkargoen Kontseilu Nagusiaren jardunaldien helburua lanbideari, arkitekturari, hirigintzari eta ingurumenari, erantzukizun profesionalei eta arkitektoen peritu-funtzioari buruzko legegintza-jardunari buruzko gogoeta egitea da.

Jardunaldi horietara Espainia osoko profesionalak –arkitektoak, magistratuak eta abokatuak–, arkitektoen elkargoetako dekanoak, Auzitegi Goreneko magistratuak, beste instantzia judizial batzuetako magistratuak eta botere judizialeko profesionalak joango dira.

Oraingo honetan, Espainiako etxebizitza-parkeen egungo egoeraren azterketa kritikoa izango dute abiapuntu jardunaldiek, eta, ikuspuntu tekniko, juridiko, ekonomiko eta sozialetatik, gai hauek jorratuko dituzte: energia arloko birgaitzea, energiaren azken kontsumoa eta CO2 emisioen murrizketa, Hirien Birgaitzea eta Berroneratzea European Green Deal (NextGenerationEU funtsak) izenekoaren barruan, eta hirigintza judiziala. Gai horiek guztiek garrantzi handia dute gizartean eta ekonomian.

Egitaraua: https://www.uapfe.com/programa-1

Ekitaldiei buruzko informazio gehiago hemen:

https://www.euskaldunabilbao.com/congresos-y-reuniones/

 

 UNITOUR - UNIBERTSITATEKO ORIENTAZIO ARETOAREN XVI. EDIZIOA (azaroaren 3a)

UNITOUR Bilbao, batxilergoko ikasleek gradua aukeratzeko azoka, 40 unibertsitaterekin baino gehiagorekin egingo da. XVI. edizioan Espainiako, Italiako, Mexikoko, Portugalgo eta Andorrako hainbat hiri bisitatuko ditu. UNITOUR Bilbao 15:30etik 17:00etara izango da, segurtasun eta higiene neurri guztiak betez.

Egitaraua:  https://www.unitour.es/eventos/bilbao

Ekitaldiei buruzko informazio gehiago hemen:

https://www.euskaldunabilbao.com/congresos-y-reuniones/

 

BIZKAIKO OSASUN MENTALEKO SAREAREN XI. JARDUNALDIAK (azaroak 4-5)

Bizkaiko Osasun Mentaleko sareak antolatutako urteko jardunaldiak. Batez ere, sareko profesionalei zuzenduta daude, baina beste erakunde batzuetako profesionalei irekita. Helburua topaketarako, esperientziak trukatzeko eta osasun mentalaren arretan interesgarriak diren gaiei heltzeko leku izatea da. Jardunaldietako hizlarien artean, Jose A. de la Rica, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Arreta Soziosanitarioko Zuzendaria, Carlos Pereira, RSMBko Zuzendari Gerentea, eta María Ángeles Cidoncha, Osakidetzako erizaintzako eta osasun-laguntzako Zuzendariordea daude.

Egitaraua:https://www.euskaldunabilbao.com/src/uploads/2021/10/XI-JORNADAS-RSMB-SALUD-MENTAL.pdf?x40657

Ekitaldiei buruzko informazio gehiago hemen:

https://www.euskaldunabilbao.com/congresos-y-reuniones/

 

 SIE HOME - EUSKADIKO 15. ETXEBIZITZA ETA DEKORAZIO HIGIEZIN-ARETOA (azaroak 5-7)

SIE HOMEk. Euskadiko Etxebizitza eta Dekorazio Higiezin-Aretoak hamabosgarren edizioa egingo du azaroaren 5ean, 6an eta 7an, modu presentzialean. Aurten 15. edizioa izango duen ekitaldiak Obra Berriaren, Bigarren Eskukoaren eta Bigarren Egoitzaren (oporretakoa) eskaintza nagusia jasoko du. Horrez gain, Etxe eta Dekorazio, Erreforma eta Domotika sektoreetako berrikuntzak ere aurkeztuko ditu.

Sustatzaile eta higiezin agentzia nagusiek eraikuntza berriko etxebizitzak eskainiko dituzte Bilbon, Bizkaiko hainbat udalerritan eta Kantabrian, eta baita bigarren eskuko eta alokairuko etxebizitzen eskaintza zabalena ere. Horrez gain, dekorazioaren (lokalak, bulegoak, etab.) eta etxerako ekipamenduaren sektoreak ere bertan egongo dira, eta baita zaharberritze orokorrak eta berrikuntza domotikoak ere. Erakusleek, aurten ere, ahalegin handia egingo dute, prezioak doituz eta merkatuan dauden erosle-profil desberdinentzat aukera zabala eskainiz.

Egitaraua: https://www.salon-sie.com/foro-profesional.htm

Ekitaldiei buruzko informazio gehiago hemen:

https://www.euskaldunabilbao.com/congresos-y-reuniones/