Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara
We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.
Biltzar eta Musika Jauregiak, Euskalduna Klubeko esperientziaren barruan, leku bat erreserbatu du jendeak musika onarekin eta ostalaritzako eskaintza altuarekin goza dezan
Bilbon, 2024ko uztailaren 22an
Euskalduna Bilbaok Aste Nagusirako prestaketekin jarraitzen du eta Euskalduna Klubaren esperientziaren barruen topagune bat aurkeztuko du, Biltzar eta Musikaren jauregiak eskaintzen duen programazio zabalaren osagarri gisa. Aste horretan, kultur aniztasunak markatutako ikuskizunak eskaintzen dira eta sarrerak www.euskalduna.eus webgunean eta leihatilan daude eskuragarri. Espazio honek jendeak Aste Nagusiko uneak partekatzeko lekua izan nahi du, musika onaz eta ostalaritza eskaintzaz gozatzen duten bitartetean.
Topagune hau abuztuaren 16tik 25era egongo da zabalik, 19an izan ezik, 17:30etik aurrera. Euskalduna Klubak arratsaldepasa on batez gozatzeko leku bat izatea du helburu, ukitu desberdinarekin, kultura faktore bereizgarritzat hartuta, baina Aste Nagusiko ohiko jai giroa mantenduz. Egun haietan programatutako ikuskizun batera joan aurretik, musikaz gozatu, kalitatezko pintxoak jan eta gertuko lagunekin topa egiteko aukera paregabea eskainiko du. Hala ere, leku hau ez dago sarrerak dituzten pertsonentzat bakarrik erreserbatuta esperientzia hau bizitzera eta partekatzea nahi duten jende guztiari baizik. Aste Nagusian Euskalduna Bilbaon egiten diren ekitaldien protagonisten bisitak ere izango dira, ezusteko bat baino gehiagorekin batera.
Euskalduna Bilbaoren kafetegiko terraza gunea handituz, 1. Hall barruen erreserbatutako gune batean kokatuko da Euskalduna Kluba. Inguru guztia girotuta egongo da, aste honetako jai giroaren eszenografia bereziarekin eta Euskalduna Klubeko esperientziak eskaintzen duen toke kabaretero apartarekin. Era berean, argi efektuek garrantzia izango dute eta jendeak Bilboko erdigunean Aste Nagusiaz gozatu ahal izateko espazio bat izango du, metro gutxira kalitatezko ikuskizunak egingo direlarik.
MANTENIMENDUA EUSKALDUNA BILBAON
Bestalde, Aste Nagusirako prestakuntzekin jarraituz eta urtean zehar zerbitzu egokia eskaintzeko, bai kultur, bai biltzarretako arloetan, aste honetan zehar Biltzar eta Musika Jauregiko aretoek ohiko jarduera bertan behera utziko dute eta mantentze lanak egiteko. Jarduera hau Thyssen enpresak egingo du eta bere zereginen artean Auditoriumean egiten ari diren lana nabarmentzen da. Urtean zehar prestatzen diren ekitaldien behar teknikoak betetzeko balio duten makina bakoitza milimetroan egiaztatuko da, eta, horrela, kalitate eta berme handiko funtzionamendua frogatuko da.