Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara
We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.
Euskalduna Bilbaok eta Musikenek lau urteko iraupena duen lankidetza hitzarmena sinatu dute. Hau Biltzar eta Musika Jauregiaren kultura eta arte eszenikoak eta musikalak sustatzeko helburuan beste urrats bat da, bereziki zero kilometroko ekimenak bultzatuz. Sinaduran Iñigo Iturrate Euskalduna Bilbaoko zuzendari nagusia eta Miren Iñarga Musikene-Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko zuzendari nagusi eta akademikoa egon dira.
Lankidetza honek bi erakundeen arteko lotura sendotu du. Euskalduna Bilbaok bere Auditoriumeko organoa urtean bitan jotzeko aukera emango die Musikeneko ikasleei, eta, 2024aren amaieran instrumentuari zuzenduta egin zen kontzertu-zikloa bezalako bat programatuko balitz, ikuskizun horietara doan joateko aukera izango dute. Era berean, Musikenek organoarekin zerikusia duen kultur jarduera bat prestatuko du Euskalduna Bilbaorekin elkarlanean.
Bi erakunde horien arteko akordioa honek Auditoriumeko organo bikainari garrantzia ematea du helburu. Organo hau 5.390 hodiz osatuta dago eta 30 tonako pisua du. Elkar-lan honi esker, Euskalduna Bilbaok bere programazioan tresnaren presentzia handitzea lortuko du. 2024an, kontzertu-ziklo bat egin zuen mundu mailako organista baten partaidetzarekin (Benjamin Alard) eta Bizkaiko abesbatzen laguntzarekin. Lehen urrats hau eman ostean, 2025ean gehiago hazi nahi da, organoa protagonista duten funtzio berriekin eta Musikenerekin sinatutako hitzarmena bezalako ekimen propioekin.