Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara
We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.
Euskalduna Bilbaok ikuskizun apurtzaile batekin itxiko du Aste Nagusiko egitaraua, artista hasiberriak eta ibilbide nabarmeneko talentua uztartzen dituen kontzertu batekin. Ohiko formatuetatik aldentzen da emanaldi hau eta publikoa harritzea eta emozionatzea du helburu. Mastodophonikak Euskalduna Bilbaoko Auditoriumeko agertokira ekarriko ditu Mastodonte taldea (Asier Etxeandia artista polifazetikoa eta Enrico Barbaro musikagile napolitarrak osatua), Leioako San Juan Bautista Abesbatza eta Euskadiko Gazte Orkestra (EGO); guztiak Iker Sánchezen zuzendaritzapean. Ikuskizunaren emanaldiak irailaren 5ean eta 6an izango dira, biak 20:30etan, eta sarrerak dagoeneko eskuragarri daude www.euskalduna.eus webgunean.
Mastodophonika ez da kontzertu bat bakarrik: zentzumen guztiak esnatzen dituen ikuskizun bat da. Mastodonteren eszena-gaitasun ikaragarriak, Asier Etxeandia buru duela, bere errepertorioaren errepaso sinfoniko batetik abiatuz, bidaia mitologiko batera eramango gaitu, lurraldearen indarra eta bertako arimen presentzia nabarmenduz. Emozioak loratu eta orainaldia aztertuko da etorkizunari begira jarri eta gure kultura, tradizioak eta nortasuna aldarrikatuz, abesti tradizionalen bidez eta euskarari presentzia garrantzitsua emanez. Horretarako laguntza ezin hobea izango du bikoteak: Leoiako San Juan Bautista Abesbatzako koralistek euren ahots indartsuak ikuskizunaren zerbitzura jarriko dituzte eta EGOk bere indar sinfonikoa igoko du oholtza gainera.
Kontzertu hau Euskalduna Bilbaoren ekoizpen propioa da, bere programazio zabala osatzeko eta jatorrizko produkzio propioak eskaintzeko helburua duen Musika eta Biltzar Jauregiaren estrategia jarraituz. Kultura garaikidea, ausarta eta anbiziotsua eskaintzea eta bertako talentu sortzaile berriei bozgorailua eskaintzea lortu nahi da; areto enblematiko batean gainera, Auditoriumean. Oraingoan, nazioartean ospea duen artista baten parte-hartzea nabarmentzen da: Asier Etxeandia.
AURRERAPEN LABUR BAT
Mastodophonikaren aurkezpenean, bertaratutakoek ikuskizunaren aurrerapen batez gozatu dute. Mastodontek eta EGOk Glaciar abestiaren bertsio berri bat jo dute, baita Santa Agedako koplak ere, piezaren esentzia mantenduz baina bertsio erabat apurtzaile batekin.