Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara
We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.
Bilbon, 2022ko irailak 17
Guztira 65.000 bat pertsona gerturatu dira Euskalduna Bilbao-ra 2022ko Aste Nagusiko programazioan eskainitako kultur eskaintzaren barruan. Pandemiaren ondoren, jaien itzulerarekin, Euskalduna Bilbao-k publiko guztiarentzako agenda eskaini nahi izan du. Gutxi gora behera, 28.440 ikusle hurbildu dira `itsasontzi´ enblematiko honetara, Jauregian egin diren antzerki-lanak bertatik bertara bizitzeko. `The Hole X´, `Escape Room´, `Laponia´ eta `Mentiras, boleros y vídeos caseros´-ek publikoaren gozamenak egin dituzte haien antzezlanekin. Eszenatokian izen handiko artistei esker, barreak, umorea edo kabareta eskaini dituzte lan hauek.
Impresionistas
Erakusketa inmersiboak uztailaren 9an zabaldu zituen ateak, eta Euskalduna Bilbao-n irailaren 10era arte egon zen. Bi hilabete horietan, 20.000 bisitari izan ditu erakusketak, bertatik bertara ezagutu dutenak mugimendu artistiko horrekin zerikusia duen guztia. Bisitari asko etorri zirenez, erakusketak Euskalduna Bilbao-n hasieran aurreikusitakoa baino 2 egun gehiago iraun zuen.
ROOF Euskalduna Terraza
ROOF Euskalduna Terraza, Aste Nagusian jendeari eskainitako beste proposamenetako bat zen. Jaiez gozatzeko leku aproposa izatean, ROOF-ek arrakasta handia lortu du Aste Nagusian 15.000 lagun inguru elkartu ondoren. Herritarren erantzun bikaina
dela eta, ROOF-ek ateak irekita jarraituko du, baina ordutegi berri batean, 12:00etatik 23:00etara. Irailean eta urrian, Bilboko zeruko gune hau asteburu guztietan egongo da zabalik, ostiraletik igandera.
Aurrera Fest!
Tokiko talentuaren jaialdia, bere hirugarren edizioan, lehen aldiz sartu da Aste Nagusiko agendan. Ekimenak, Bizkaiko Foru Aldundiak sustatu du Euskalduna Bilbao-ren babesarekin, 14 ikuskizun eskaini ditu, tokiko artisten eskutik. 4 kontzertu, 3 antzerki-ikuskizun, 3 magia-show, 2 dantza-show, kabaret 1 eta ipuin kontalari bat aukeratu ziren aurkeztutako 44 hautagaietatik. Emanaldi horiek 1.560 ikusle erakarri dituzte 0D eta 0E aretoetara.