eu es

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

AIPC ANNUAL CONFERENCE BILTZARRAREN HURRENGO EDIZIOA HARTZEKO AUKERATU DUTE EUSKALDUNA BILBAO

Euskalduna Bilbao izango da AIPC Annual Conference hurrengo edizioaren egoitza, kongresu-jauregi sektoreko mundu mailako erreferentziazko ekitaldiaren egoitza, alegia. “Kandidaturaren kalitatea erabakigarria izan da hautaketan”, adierazi dute AIPCren idazkaritza nagusitik, Bilboko Kongresu eta Musika Jauregia topaketa internazional honen anfitrioi gisa hautatzeko orduan. Albistea gaur bertan jakinarazi da, Txinako Shenzhen hirian ospatzen ari den urteroko konferentziaren baitan, Iñigo Iturrate (Euskalduna Bilbaoko zuzendari nagusia), Begoña Anguisola (negozio-garapenerako zuzendaria) eta Ander de Gregorio (zuzendari teknikoa) bertan daudela.

2026ko ekainaren 28tik uztailaren 1era, Bilbo MICE sektorearen (Meetings, Incentives, Conferences & Exhibitions) mundu mailako epizentroa izango da — hau da, bilerak, ekitaldiak, kongresuak eta erakusketak antolatzera bideratutako industria.
Euskalduna Bilbao izango da sektoreko nazioarteko lider eta munduko kongresu-jauregi garrantzitsuenetako ordezkariak bilduko dituen eszenatokia. Shenzheneko aurtengo edizioaren aurretik, Luxenburgo, Budapest, Paris, Sydney eta Londresen egin dira konferentziak, besteak beste.

“Euskalduna Bilbao AIPC Annual Conference 2026 biltzarraren egoitza izatea mugarri garrantzitsua da”, adierazi du Iñigo Iturratek. “Komunitate hau gure egoitzan, gure hirian eta gure lurraldean hartzea pribilegio bat da; bikaintasunarekin eta berrikuntzarekin konpromiso osoarekin egiten dugu”.

Más allá de un reconocimiento a la trayectoria de Euskalduna Bilbao, este logro pone en valor la profunda transformación vivida por la ciudad de Bilbao y el territorio de Bizkaia, hoy referentes internacionales por su capacidad de reinventarse y proyectar un modelo urbano, cultural y económico de vanguardia. Al mismo tiempo, supone un respaldo al modelo de gestión de Euskalduna Bilbao, que combina visión estratégica, apuesta por la sostenibilidad y excelencia en el servicio.

Euskalduna Bilbaoren ibilbidea aitortzeaz gain, lorpen honek Bilbo eta Bizkaiaren eraldaketa sakona ere balioan jartzen du, gaur egun nazioarteko erreferente bihurtu baitira birrasmatzeko gaitasunagatik eta punta-puntako hiri, kultura eta ekonomia eredua eskaintzeagatik. Era berean, Euskalduna Bilbaoren kudeaketa sistemaren aldeko berrespen argia da, estrategia ikuspegia, jasangarritasunarekiko apustua eta zerbitzu bikaina uztartzen dituen ereduarena.

AIPC mundu mailan kongresu-jauregien elkarte garrantzitsuena da, eta bost kontinenteetako 50 herrialde baino gehiagoko profesionalak biltzen ditu. Elkartearen helburua espazio horien kudeaketako bikaintasuna sustatzea eta aitortzea da. 2023an Munduko Kongresu Jauregi Onenaren Saria jaso zuen Euskalduna Bilbaok; gaurko izendapen honekin, sari hori berriro dakarkigu gogora.